Kazeta

Tren gidariak greban astelehenero

CGTko tren gidariak greban egonen dira astelehenero. Mobilizazioaren bidez, SNCFk zerbitzuetan gizatasuna kendu nahi duela salatuko dute. Hain zuzen, asteburuetan Biarritz, Hendaia eta Donibane Lohizuneko txarteldegietan ez da langilerik izanen.

Tren gidariek biltzar orokorra antolatuko dute urtarrilaren 2an Hendaiako tren geltokian.
Tren gidariek biltzar orokorra antolatuko dute urtarrilaren 2an Hendaiako tren geltokian.

Tren gidariek SNCFk azaroan iragarri zuen antolaketa berriaren kontra jo nahi dute. Enpresak asteburuetan Biarritz, Hendaia eta Donibane Lohizuneko tren geltokietan langilerik ez izatea aurreikusi du. Txarteldegietan, hain zuzen. Mobilizatuko direnen aburuz, neurri berriak zerbitzuaren kalitatea okertuko du.

CGT sindikatuak azaldu duenez, abenduaren 24ean 24 gidari Biarritz, Hendaia eta Donibane Lohizuneko tren geltokietan elkartu ziren. Goizeko 05.30etatik 10.30etara txarteldegien hetsierari buruzko informazioa eskaini zieten bidaiariei. Azken horiek grebalarien kezka ulertzen dutela zehaztu du sindikatuak.

Enpresak tren geltokietan gizatasuna kendu nahi duela salatzeko, izenpetura bilketa bat abiatu du. Sindikatuak orain arte, 4.415 sinadura lortu ditu.

CGTk abenduaren 20ean plazaratu bezala, tren gidariak greban egonen dira astelehenetik asteartera, 08.00ak arte, hain zuzen. Greba mugimenduaren segidaz eztabaidatzeko urtarrilaren 2an biltzar orokorra antolatuko du 11.00etan Donibane Lohizuneko tren geltokian.