Kattin CHILIBOLOST eta Iurre BIDEGAIN | 0 commentaires
Loading player...

Irailaren 24an hamar urte bete dira poliziak Donibane Garaziko Kalaka ostatuaren kontrako operazioa burutu zuenaz geroztik. Garai hartan atxilotu zituen Pantxo Flores, Xabier Susperregi eta Cedric Garayk urte luze hauetan pairatzen segitu behar izan dutena azaldu dute KAZETAk egin duen bideo erreportaia batean. Euskal Herriko bake prozesuan horrelako aferei bukaera emateko premiaz hitz egin du ere Anaiz Funosasek.

Jose Anjel Oria | GAUR8

Pasa den abuztuaren 19an, Laguntza Humanitarioaren Nazioarteko Eguna zela eta, Nazio Batuetako hainbat ordezkarik gerra eta gatazka testuinguruan lan egiten duten boluntarioren aurkako erasoek gora egin dutela salatu eta gerra legeek porrot egin dutela ohartarazi zuten. Astelehenean beste kooperante bat hil zuten.

amagoia.mujika@gaur8.info | GAUR8

Txapelketa Nagusiaren atarian, «Berriak jaio ginen» liburua mahai gainean jarrita aritu gara Jon Maiarekin hizketan. Kronika oso pertsonala da, bere bidea eta bertsolaritzarena parean jasotzen dituena. Behinola bertsolari izatea erabaki zuen; arrotz sentitzen zituen plazetan, arraro begiratzen zioten entzuleen parean eta saioaren aurretik bizpahiru aldiz botaka eginez. 97an Euskal Herriko finalera iritsi zen eta bertsolari sentitu zen lehenengoz.

Kazeta
Ehun bat bidarraitarrek parte hartzen dute proiektuan.

Egun guti falta dira bidarraitarrek beren kabalkada estreinatzeko. Hain zuzen, lehen emanaldia eskainiko dute irailaren 24an eta ondorengoa urriaren 1ean iraganen da.

Iurre BIDEGAIN
Urriaren 6an Ezpeletan iraganen den ekimenean Anestesia, PILT eta Zea Maysek parte hartuko dute.

Elkartasun erauntsi erraldoia ondotik, "bere kabuz" jaialdi bat antolatzea erabaki du EHZ elkarteak. Urriaren 6an Ezpeletan iraganen den ekimenean Anestesia, PILT eta Zea Maysek parte hartuko dute. "Zirimola" lelopean, datozen hilabeteentzat beste hainbeste animazio antolatuko dituela iragarri du erakundeak.

NAIZ
Alaia Martinek eskuratu du puntu gehien Txapelketa Nagusiaren lehen saioan. (Bob EDME)

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen saioa jokatu da gaur arratsaldean Baigorrin. Sei bertsolari ziren oholtzan eta Alaia Martinek lortu du puntuazio altuena; zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Irunen jokatuko den finalaurrekora.

Kazeta
Maule, Oloroe, Atharratze, Donapaleu eta Nabarrengosetik joan dira suhiltzaileak.

Adineko emazte bat zendu da Urdiñarben, bere ganbaran piztu den sutearen eraginez. Bere alabak sokorri zerbitzuak abisatu ditu. Suhiltzaileek emaztea hilik atzeman dute.

Kazeta
Kepa Arkauz bere senideekin kartzelatik ateratzean. (Etxerat Elkartea)

Lau urtez preso egon ondoren, Kepa Arkauz askatu dute irailaren 21ean.  Meauxeko kartzelatik atera zen barda, Etxerat elkarteak azaldu duenez.

Kazeta
Hiru auzapezek epailearen aitzinean deklaratu zuten irailaren 15ean.

Iruri, Ozaze-Zuhara eta Hauzeko auzapezek harturiko erabakiak bertan behera utzi ditu Paueko auzitegi administratiboak.

Joseba AURKENERENA 1 commentaire

IRITZIA- Ekinozioa zer den azaltzeaz gain, gaiari buruzko kontakizunak plazaratu ditu Joseba Aurkenerenak. Hainbat pertsonaiei loturiko istorioak azaldu ditu idazleak.

Kazeta
Biriatuko ordainlekutik pasa direnei informazioa eskaini diete. ©Isabelle Miquelestorena

Lan erreformaren kontrako manifestazio bat antolatu dute Hendaian irailaren 21ean. Mobilizazioa hasi baino lehenago, hainbat sindikatuk Biriatuko ordainlekua blokatu dute eskubide sozialen defentsan. Orotara, 1.500tik gora lagun mobilizatu dira Hendaiako karriketan.

Kazeta
Foro Sozial Iraunkorreko kideen agerraldia Aieten. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Foro Sozial Iraunkorrak ETAren desarmeari buruzko balorazioa plazaratu du irailaren 20ean Aieteko Jauregian. "Armagabetzeko euskal eredua" txostena nazioarte mailan hedatuko du Berghof Foundationek.

 

 

BIDEOKLIPA

Loading player...


Lluis Llach kantariaren ‘L'Estaca” abestiaren bertsio elebiduna egin du Euskal Herriko artista talde batek Kataluniari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Gorka Knörr-ek 1976an Xabier Leteren itzulpenarekin egin zuen bertsioa hartu dute oinarri. Gure Esku Dagoren laguntza izan dute.

  

Karrusela
Cookies icon

Cookien erabilpena. kazeta.eus-k bere cookiak eta hirugarren batzuenak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia hobetzeko, azterketa analitikoak egiteko eta intereseko edukiak eta publizitatea eskaintzeko. Nabigatzen segituz gure cookien politika onartzen duzula ulertuko dugu.