Kazeta

Bi parlamentarik Lorentxa Guimon bisitatuko dute

Sylviane Alaux eta Paul Molac (Bretainia) diputatuek larriki gaixorik dagoen Lorentxa Guimon bisitatuko dute otsailaren 17an, asteazkenarekin.

Bagoazek Lorentxa Guimonen aldeko elkarretaratzea antolatu zuen Angelun. ©Isabelle Miquelestorena
Bagoazek Lorentxa Guimonen aldeko elkarretaratzea antolatu zuen Angelun. ©Isabelle Miquelestorena

Renneseko kartzelan preso dagoen Lorentxa Guimonen aldeko sostengua egunez egun emendatzen da. Bagoaz kolektiboak jakinarazi duenez, Lapurdiko diputatu sozialista den Sylviane Alaux eta Paul Molac Bretainiakoak bisita eginen diote angeluarrari otsailaren 17an, asteazkenarekin.

Kolektiboak azaldu duenez, kartzelaren aitzinean Renneseko hiru hautetsik harrera eginen diete : Valérie Faucheux, Ana Sohier eta Europa Ekologia-Berdeak alderdiko hautetsi bat. Otsailaren 20an han iraganen den manifestazioaren antolatzaileak ere bertan egonen dira.