The Weather
Joxe Landa’s forecast (in Basque)
Today’s forecast

ATZOKO TANKERARI EUTSIZ GIRO ONA

Ez da batere aldatuko eguraldiaren martxa, ekialdeko haize leunaren igurtziarekin goxatuta. Hodei mehe batzuk zeru sabaian baina oskarbia nagusi dela eguzkia bistan eta tenperatura goxo. Antizikloi potxolo horrek ederki babestuko gaitu Atlantikoko borraska pixka bat hurbildu arren. Euskal Herri osoan tankera berdintsua edukiko du. Ihintz apur bat leku aproposetan, baina ez izotz eta ez elur lurralde osoan. Eutsi egingo dio onetik onerako martxa honi eta hego haizea apur bat mugitzen hasiko da.

Tomorrow

HAIZEA HEGOTIK JARRI ETA EPELTZERA EGINGO DU

Poliki-poliki hego ukitua sumatuko zaio haizeari eta tenperaturari igotzeko joera. Hodei mehe batzuk zeru sabaian, baina horiek dotoretu besterik ez dute egingo eta giro goxoa mantenduko da lurralde osoan, epeltzeko joera nabarmenduz. Antizikloiak, Frantzia aldean kokaturik, ederki babestuko du lurralde hau eta Atlantikoko depresioa hurbiltzen doan heinean hego haizea mugitzen hasiko da. Gaur bertan nabarmenduko zaio joera hori. Lehenengotik leun, baina gerora pixka bat zakartuko da. Hori hurrengo egunetan.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)