Gara|2015/04/07 08:00|0 iruzkin |
Ulia-Jaizkibel zonaldea itsas babesgune izatea eskatzeko erakusketa bat antolatu dute

Bi mendien arteko itsasoko habitatek babes berezia behar dutela uste du Eguzki talde ekologistak. Hori dela eta, erakusketa bat antolatu du Donostian zonalde horren balioaren berri emateko asmoz.

Argitxu Dufau|2015/04/05 09:15|0 iruzkin
Baldintzapeko askatasuna oholtza aitzinean Senperen

Apirilaren 4ean, Bagoaz kolektiboak baldintzapeko askatasunari buruzko ekitaldi bat antolatu du. 200 pertsona hurbildu dira Senpereko Larreko salara.

 

Iurre BIDEGAIN|2015/04/04 12:25|0 iruzkin
"Betiko zigorrak mendekukoak dira, gorrotoan oinarrituak"

Jakes Esnal, Txistor Haranburu, Ion Kepa eta Unai Parot duela 25 urte preso dira. Betiko espetxera kondenatuak dira. Horren karietara, Bagoaz kolektiboak gaur 17.00etan Senpereko Larreko gelan ekitaldia antolatu du. 80 hamarkada edo tortura aipatzeaz gain, Pakito Lujanbio preso ohiak bere bizipena islatuko du. 

Naiz|2015/04/04 09:40|0 iruzkin
Aberri eguna: munduaren aitzinean, herri gisa agertzeko data

Apirilaren 5ean Iruñean, Aberri Eguna ospatuko da. Udalbiltzak "munduaren aitzinean herri gisa agertzeko datan" parte hartzeko deia luzatu du. Horretaz gain, Euskal Herriko udal eta hautetsien biltzarrak nabarmendu duenez, "Euskal Herriaren etorkizuna eskuz esku eraikitzea dugu helburu".

Kazeta|2015/04/03 23:25|0 iruzkin
Oier Oa Parise inguruan bizitzera behartuko dute dute

Yvelines departamenduko Saint-Germain-en-Laye herrian asignatua izanen da Oier Oa. Apirilaren 4 huntan aterako da kartzelatik.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/03 15:00|0 iruzkin |
Luzaideko Bolantak: sentimenduz beteriko tradizio koloretsua

Apirilaren 5ean Luzaideko Bolanten dantza taldeak bere ikusgarria eskainiko du. 12.00etatik aitzina Nafarroako herria euskal dantzaren tradizioaren eszenatokia bilakatuko da. Dantzarien kuskulak herrietan zehar entzungo dira eta beren jantziak karrikak koloreztatuko dituzte. Belaunaldiz belaunaldi pasatzen den sentimenduz beteriko tradizioa da.

 

Kazeta|2015/04/03 12:15|0 iruzkin
Aurrezki herrikoiak hurbileko laborantzaren alde

Akziodunak mobilizatzeko eta orohar jendarte zabala hunkitzeko, Lurzaindiak diru bilketa abiatu du. "Aurrezki herrikoiaren bidez, ama-lurra denen ondasun bilaka dezagun!" lemapean bi hitzordu antolatu ditu: maiatzean ospatuko den biltzar nagusia eta irailean iraganen den lurraren besta.

Naiz|2015/04/03 11:00
Bagoaz kolektiboaren eskutik tortura eta betiko zigorrak aipagai

Larunbatean, apirilak 4, Bagoaz kolektiboak ekitaldi bat antolatuko du Senperen, non torturaren inguruko hitzarte bat, presoak eta bizi osorako zigorren inguruko beste bat eta senideen testigantzak izanen diren.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/03 08:20|0 iruzkin |
"Erabakitzeko eskubidea, gure mugez haratago balio duen kontzeptua da"

Apirilaren 3an, Ziburuko Baltsan elkartean Gure Esku Dago dinamikaren inguruko "Jostunak" dokumentala eskainiko da. Ondotik, Andoni Oiarbidek eta Amets Arzallusek Ipar Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea aurkeztuko dute. Bertsolariak dinamika Ipar Euskal Herrian sortzeko eraiki beharreko bidea dela adierazi du.

Aimar ETXEBERRIA|2015/04/02 17:20|0 iruzkin

Aitzina eta Ernai gazte antolakundeei aurpegia jartzen dieten bi gazte dira Alex Feldman eta Maialen Etxeberria. Bidasoaren alde banatan dute sorlekua Feldmanek eta Etxeberriak, baina iparrorratz berak gidatzen ditu biak. Hala, Euskal Herri osoko gazteak bilduko dituen Gazte Martxaren antolakuntzan dihardute buru-belarri azken egun hauetan. Ostiraletik igandera izango da.

Orria 366/ 404
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.