KAZETA

Erakundeek euskoa erabiltzen ahal dutela dio epaitegiak

Paueko Administrazio Epaitegiak ezeztatu du Pirinio-Atlantikoetako prefetak aurkeztu zuen elegitea, Baionako Herriko Etxeari tokiko monetan ordaintzea eragotzi nahi ziona.

Atzoko erabakiak beste erakundeei ateak idekiko dizkiela pentsatzen du Euskal Moneta elkarteak.
Atzoko erabakiak beste erakundeei ateak idekiko dizkiela pentsatzen du Euskal Moneta elkarteak.

Paueko auzitegiaren erabakiari jarraikiz, erakundeek tokiko monetak erabiltzeko posibilitatea izanen dute. Atzo, ostegunean, publiko egin zen erabakian, Baionako Herriko Exteak euskoak erabiltzea legezkoa zela zioen epaileak. Gisa horretan, Pirinio-Atlantikoetako prefetaren kexa baztertu du.

Berehalako prozedura baliatu du Estatuaren ordezkariak Herriko Etxearen eta Euskal Moneta elkartearen arteko hitzarmena dudan jartzeko. Orain, Estatu Kontseiluan atzoko erabakiaren kontrako  elegitea aurkezten ahal luke. Berehalako prozeduraren ondotik, mamia aztertzeko beste auzi bat izanen da, Administrazio Auzitegian izan ohi den bezala. Maiz, bi prozedura motetan erabakiak berdinak direla narbamendu du Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak.

"Epaileak Euskal Moneta elkarteari euskoak eta euroak trukatzeko bitartekari lana aitortu dio", adierazi du auzapezak erabakia ezagutu bezain fite. Dante Edme, Euskal Monetaren zuzendariak nabarmendu du botere publikoek euskoa erabiltzeak anitz indartuko duela.