Kazeta

Euskoaren kontrako helegite berri bat aurkeztu du prefetak

Prefetak Baionako Herriko Etxeak euskoekin ordaintzearen kontrako helegite bat aurkeztu zuen martxoaren 9an. Auzia martxoaren 23an iraganen da.

Gilbert Payet Pirinio Atlantikoetako prefeta.
Gilbert Payet Pirinio Atlantikoetako prefeta.

Gilbert Payet Pirinio Atlantikoetako prefetak bere asmoarekin segitzen du. Euskal Moneta elkartea eta Baionako Herriko Etxearen arteko hitzarmena baliogabetzeko xedez, helegite berri bat aurkeztu zuen martxoaren 9an Paueko auzitegi administratiboan. Errekurtsoa martxoaren 23an aztertuko du epaileak.

Justiziaren erabakia jakin arte, akordioan hitzartutakoa aplikagarria da. Oroitarazi behar da, suprefeturak iazko abenduan helegite bat aurkeztu zuela Baionako Herriko Etxearen deliberoaren kontra. Paueko auzitegiak prozedura judiziala deuseztatu zuen.

Baionako Herriko Etxeak tokiko moneta erabili nahi du hainbat ordainketa burutzeko. Hala nola, elkarteei diru laguntzak helarazteko eta fakturak ordaintzeko. Suprefetaren erranetan, asmo hori Moneta eta Finantza Kodearen kontrakoa litzateke.