Kazeta

Zazpi eta sei urteko kartzela zigorrak euskal akusatu batzuentzat

Pariseko auzitegi korrekzionalak sei euskal akusatu epaitu zituen atzo. Erabakia gaur plazaratu du epaileak.

Sei euskal akusatu zigortu ditu Pariseko auzitegi korrekzionalak. (NAIZ)
Sei euskal akusatu zigortu ditu Pariseko auzitegi korrekzionalak. (NAIZ)

Pariseko auzitegi korrekzionalak zazpi urteko kartzela zigorra eman diete Raul Aduna eta Julen Mendizabali.  Ekhiñe Eizagirre, Andoni Goikoetxea, Igor Uriarte eta Kepa Arauzek sei urtekoa ukan dute. Atzo, zortzi urteko zigorra eskatu zuen prokuradoreak lehen bientzat. Gaineratekoentzat, zazpi urtekoa.

Atzoko auzialdian, euskal akusatuen abokatuak aitzinatu zuen lau urte baino gehiago iragan zituztela jadanik presondegian seiek. 2013ko maiatzean atxilotu zituzten eta kartzelara eraman.  Beste presoen izenean, Ekhiñe Eizagirrek testu bat irakurri zuen, euskaraz zein frantsesez. “Estatu frantsesak konponbidea erraztu zezala” eskatu zuen.

Auzialdian, sei akusatuetatik lau bertan ziren. Azkenean,  Andoni Goikoetxea eta Raul Aduna ez ziren auzitegira hurbildu.