Mixel Thicoiperi omenaldi bat eginen diote hurkoek

Mixel Thicoiperen hurkoek omenaldi bat antolatuko diote agorrilaren 26an Gabadiko plazan. Artista amikuztarra joan den uztailaren 18an zendu zen.

Kazeta|11/08/2017 16:45|0 commentaires
Thikoipe_domintxine_01
Omenaldi bat eginen diote Mixel Thicoiperi agorrilaren 26an. © Gaizka IROZ

Nostalgia edo zoriona, agorrilaren 26an hainbat sentimenduk beteko ditu Gabadiko plaza. Izan ere, Mixel Thicoiperen hurkoek omenaldi bat antolatuko diote egun horretan. Antolatzaileek azaldu dutenez, anitz artista hurbilduko da Gabadira. Datozen egunetan argitaratuko dute egitarau zuzena.

Oroitarazteko, joan den uztailaren 18an zendu zen Mixel Thicoipe. Eritasun kroniko bat zeukan hats hartzeko zailtasunak sortzen zizkiona. Ipar Euskal Herriko hainbat artista triste agertu ziren jadanik berriarekin. "Bizi eta libertatearen maitale gisa" aurkeztu zuten beren laguna.