Kazeta

Ongietorria eginen diete Lorentxa Guimon eta David Gramonti Basusarrin

Heldu den martxoaren 19an ongietorria eginen diete Lorentxa Guimon eta David Gramonti. Basusarriko presoa datozen egunetan aske geldituko da.

Lorentxa Guimon, Rennesetik atera berria. (@txuriya)
Lorentxa Guimon, Rennesetik atera berria. (@txuriya)

Iragan martxoaren 1ean Lorentxa Guimon angeluarra aske gelditu zen epaileek baldintzapeko askatasuna onartu ondoren. 1998ko martxoan atxilotu zuten David Gramont datozen egunetan ere aske geldituko da. Ipar Euskal Herriko bi herritarrei ongietorria antolatuko diete martxoaren 19an 11.00etan Basusarrin.

Urtarrilaren 25ean Crohn eritasuna pairatzen duen Lorentxa Guimon aske uztea erabaki zuten epaileek. Azken hilabete hauetan bere eritasuna okertu da eta hori kontutan hartu ondoren, baldintzapeko askatasuna onartu zioten; martxoaren 1ean aske gelditu zen.

Bada hemezortzi urte David Gramont Basusarriko herritarra preso dagoela Estatu espainiarrean. Sevillan atxilotuak izan ondoren, Jean-Jose Esnalekin batera 2001ean Audientzia Nazionalak hemezortzi urteko espetxe zigorra agindu zien. Epaileek "ETAko kideak izatea eta lehergailuak eramatea" leporatu zien.