Kazeta

Bagoazek Justizia Ministroari zuzendutako gutun bidalketa antolatu du

Bagoazek Christiane Taubira Justizia Ministroari zuzendutako gutun bidalketa antolatu du. Kolektiboak ekimenarekin euskal presoen hurbilketa aldarrikatu nahi dio.

Gutun bidalketak dispertsioaren bukaera aldarrikatzeko xedea du. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Gutun bidalketak dispertsioaren bukaera aldarrikatzeko xedea du. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak proposaturik, Bagoazek gutun bidalketa kanpaina bat abiatu du. Justizia Ministroa den Christiane Taubirari helduko zaizkion gutunen bidez euskal presoen hurbilketa eskatu nahi du. Kolektiboak azaldu duenez, helburua da ministroak "ahal bezainbat gutun" jaso ditzan. "Gutun hori edozeinek igortzen ahal du, norbanakoak, elkarte batek...", aipatu du Bagoazek.

Heldu den urtarrilaren 9an, Bagoazek eta Sarek dispertsioaren bukaera aldarrikatuko dituen manifestazioak antolatuko dituzte Baionan eta Bilbon. 17.00etan abiatuko diren mobilizazioak "Mugi daitezen harriak" lelopean iraganen dira.