Kazeta

Amnistiaren aldeko manifestazioa antolatuko dute azaroaren 28an Bilbon

63 euskal preso politiko ohi bildu dira, azaroaren 28an Bilbon iraganen den amnistiaren aldeko manifestaziorako deia luzatzeko. 

Manifestazioa 18.00etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. (eh amnistia)
Manifestazioa 18.00etan abiatuko da Bilboko Jesusen Bihotza plazatik. (eh amnistia)

63 euskal preso politiko ohiek amnistiaren aldeko aldarrikapena egin zuten azaroaren 14an Etxarri-Aranatzen (Nafarroan). Kartzelan eta ihesean egon diren militante politikoek azaroaren 21ean Bilbon iraganen den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu zuten. Bizkaiko hiriburuko karriketan oihartzuna izanen duten aldarrikapenen artean, euskal presoen askatzea nagusi izanen da.

Deia luzatu duten militanteentzat, euskal presoen askatasuna Euskal Herriko bake prozesuan aitzinatzeko "baldintzarik gabeko" baliabide bakarra da. Deia luzatu dutenen egoera "konpondua den arren", kartzelan dauden "430 kideak eta mundu osoan zehar ihesean ala deportatuta ditugun lagun guziak" gogoan izan dituzte.

"Denok egin dugu borroka helburu berdinen alde eta denak libre izan arte guziok sentituko gara preso", azaldu dute. Deia luzatu dutenen ustez, "inork ez dezan gehiago estatuen errepresioa paira", lehenik "oinarrian dauden arazoak konpondu" behar dira.

Manifestaziora joateko autobusak

Ipar Euskal Herritik autobusak antolatu dituzte. Hain zuzen ere, hitzordua Garaziko merkatutan 13.00etan finkatu dute, Kanboko Gaztetxetik 13.30etan, Baionako San Andres plazan 14.00etan, Donibane Lohizuneko geltokian 14.30etan eta Pausun Xaian 14.40etan. Antolatzailek izena amnistiaren.oihua@gmail.com helbidean eman behar dela azaldu dute.