Kazeta

Ortzaiztarrei ongietorria

Uztailaren 12an Grazi Etxebehere, Jeff Mateo eta Terexa Lekunberriri ongietorria egin diete Ortzaizen.

Ehunka jende bildu ziren Ortzaizen bertan bizi diren Terexa Jeff eta Graziri ongietorria egiteko. (Isabelle Miquelestorena)
Ehunka jende bildu ziren Ortzaizen bertan bizi diren Terexa Jeff eta Graziri ongietorria egiteko. (Isabelle Miquelestorena)

Uztailaren 12ko arratsaldean, bezperan kontrol judizial pean askatu dituzten Grazi Etxebehere, Jeff Mateo eta Terexa Lekunberriri ongietorria egin diete Ortzaizen. Ehunka pertsonek txalo eta besarkadaz errezebitu dituzte.

 

Bakotxak beren aldian, astean zehar iragan gertakarien bizipenari buruz hitz egin dute. Terexa eta Jeffek beraien atxiloketaldian eta hurrengo egunetan sentitu duten sustengu zabala eskertu dute, bake prozesu honetan "bakoitzak bere harria ekartzea"ren garrantzia azpimarratuz.

 

Jeffek Graziri mikroa utzi dio "esperantzaz betea". Azken honek, bere lehen eskerrak abokatuei eta jendarteari zuzendu dizkie. "Baina nik gaur ezin dut gozatu askatasun hau, zeren eta han utzi ditugu bi gizon, bi gizon zoragarriak. Han ditugu bi baina hemen bi falta dira, behar ziren pauso inportanteen emaiteko, lanean ari zirenak".