Kazeta

Zobaran eta Goieaskoetxearen aldeko gutuna eman diote Bilboko kontsul frantsesari

Urduña eta Plentziako auzapezek Aletxu Zobaran eta Zigor Goieaskoetxea Euskal Herrira ditzaten eskatu diote Bilbon Estatu frantsesak duen kontsulari. Eman dioten gutunean bere esku dagoena egin dezan aldarrikatu diote irailaren 22an.

David Crestelo eta Idoia Aginako, Plentzia eta Urduñako alkateak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
David Crestelo eta Idoia Aginako, Plentzia eta Urduñako alkateak. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Ibon Goieaskoetxea eta Aletxu Zobaran abuztuaren 8az geroztik zigor ziegetan daude. Euskal Herrira hurbilduak izan daitezen aldarrikatzen dute mobilizazioaren bidez. Idoia Aginako Urduñako auzapezak eta David Crestelo Plentziakoak euskal presoen aldeko gutun bat eman diote Estatu frantsesak Bilbon duen kontsulari irailaren 22an.

Eskutitzean Valenceko kartzelan dauden euskal presoen egoeragatik beren kezka islatu dute. Halaber, Estatu frantseseko agintariei helarazi diezaien eskatu diote.

Zigor Goieaskoetxeak, Ibon Goieaskoetxearen anaiak aurten ireki den Valenceko kartzelak segurtasun neurri "izugarri zorrotzak" dituela azpimarratu zuen Bagozeko agerraldian. "Ibon eta Aletxu mitardean daude hurbilduak eta beste euskal presoekin bateratuak izan daitezen aldarrikatzeko", erantsi zuen Goieaskoetxeak.