David Gramontek eta Juantxo Esnalek askatu dituzte martxoaren 14ean. Basusarriko herritarra Puerto IIIko presondegian bete du bere zigorra eta Esnalek Valenziako Picassentekoan. David Gramont Basusarrira ailegatuko da gau honetan, 22.00etan hain zuzen.
1998ko martxoaren 21ean atxilotu zituzten Andaluzia komandoaren kontrako operazio batean. Orain artean David Gramonti bakarrik jakinarazi diote 10 urterako Estatu espainoleko lurralde debekua duela eta kanporatua izango dela baina biak hiritartasun frantsesekoak izaki, litekeena da Juantxo Esnal ere kanporatua izatea. Azken horri ez diote, nonbait, deus jakinarazi oraingoz.
Datorren larunbatean David Gramonti ongietorria egingo diote bere herrian, Basusarrin, goizeko 11.00etan. Ekitaldi berean ere harrera egingo diote Lorentxa Guimoni.

Pierre Lhande, Zuberoako odol beroa

Marie-Helene Sagaspek bere aita erresistentearen diru-zorroa berreskuratu du

Hendaiako Futbol 7 txapelketak hogei urte ospatuko ditu presoekiko elkartasunez

Frantziar Estatuko bi milatik gora lizeoen artean hogeigarren postuan sailkatu dute Etxepare
