Kazeta

"Urrutikoetxearen hurbileko militante bat" atxilotua

"Egoitz Urrutikoetxearen hurbileko militante nazionalista bat" atxilotu dute Garona Garaiko departamenduan urriaren 6an. Biharamunean, polizia frantsesak askatu du.

130 bat pertsona elgarretaratu dira Mauleko Gurutz Xurian, urriaren 7an. © Isabelle MIQUELESTORENA
130 bat pertsona elgarretaratu dira Mauleko Gurutz Xurian, urriaren 7an. © Isabelle MIQUELESTORENA

"Egoitz Urrutikoetxearengandik hurbil den euskal militante nazionalista bat" atxilotu dute urriaren 6ko eguerdian, Garona Garaiko departamenduan. Emazte bat litzateke. Urriaren 7an, Urrutikoetxearekin lotura lukeen pertsona askatu dute. Estatu espainiarreko prentsak dio Egoitz Urrutikoetxearekin batera, beste bi pertsona atxilotu lituzketela.

Egoitz Urrutikoetxea (41 urte) atxilotu dute Saint-Denisen (Pariseko kanpoaldean), urriaren 6an. Bere atxiloketaren kontrako elkarretaratze bat egin dute, urriaren 7an, Mauleko Gurutze Xurian eta 130 bat pertsona bildu dira.