Eguraldia
Joxe Landaren iragarpena
Gaurko eguraldia

EPELTASUNAK ETA ONAREN MAILAK IRABAZI

Giro goxoa eta dotorea, hego-ekialdeko haize leunarekin. Zeru sabaiko hodei meheek ez dute batere trabarik egingo. Eguratsa garden hezetasun gutxirekin eta tenperaturak zertxobait irabaziko du eguzkia presente dela. Goizean ihintzik inon ere ez eta tankera berdintsua Euskal Herri osoan. Goiko hodei horiek trinkoago hegoaldean. Euri arriskurik inon ere ez. Bihar ere bete-betean eutsiko dio onaren mailari, baina kaskarraldiaren atarian egongo gara.

Bihar

HAIZEAREN HEGO UKITUAK GIROA EPELDUKO DU

Eguraldi dotorea hodei gutxirekin eta giro goxoa hego ukituko haize leunarekin. Udaberri giro petoa Euskal Herri osoan. Hodei bakanak agertuko dira zeru sabaian egunean zehar eta iluntze aldera trinkotu ere bai, batez ere barnealdean. Baina ateriari eutsiko dio nonahi ere eta giro bikaina izango da lurralde osoan. Gaur oso ona, baina bihar okerrera jo eta dezente petralduko da. Beraz, mereziko du gaurkoa aprobetxatzea, apirileko onena izango baita.

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)