Arantxa MANTEROLA

David Gramont eta Juantxo Esnal aske gelditu dira

David Gramont eta Juantxo Esnal askatu dituzte; biek zigorra osorik bete dute. Gramont Basusarrira ailegatuko da 22.00etan; ongietorria larunbatean eginen diote.

Familiak eta lagunek egin diote lehen harrera David Gramonti Hondarribiako aireportuan. © Karine Orellana
Familiak eta lagunek egin diote lehen harrera David Gramonti Hondarribiako aireportuan. © Karine Orellana

David Gramontek eta Juantxo Esnalek askatu dituzte martxoaren 14ean. Basusarriko herritarra  Puerto IIIko presondegian bete du bere zigorra eta Esnalek Valenziako Picassentekoan. David Gramont Basusarrira ailegatuko da gau honetan, 22.00etan hain zuzen.

1998ko martxoaren 21ean atxilotu zituzten Andaluzia komandoaren kontrako operazio batean. Orain artean David Gramonti bakarrik jakinarazi diote 10 urterako Estatu espainoleko lurralde debekua duela eta kanporatua izango dela baina biak hiritartasun frantsesekoak izaki, litekeena da Juantxo Esnal ere kanporatua izatea. Azken horri ez diote, nonbait, deus jakinarazi oraingoz.

Datorren larunbatean David Gramonti ongietorria egingo diote bere herrian, Basusarrin, goizeko 11.00etan. Ekitaldi berean ere harrera egingo diote Lorentxa Guimoni.