Xan Idiart|06/08/2018 09:07|0 commentaires
Sarako errugbi taldeak Euskal Ligarekin bat egin du

Kluba suspertu eta salbatu nahirik, Akitania mailako txapelketa utzi eta Euskal Ligan jokatzea erabaki du Sarako errugbi taldeak heldu den urtetik goiti.

Asier AIESTARAN|03/08/2018 07:00|0 commentaires
Euskal Selekzioa pilota txapelketa batean ari da

Nazioarteko joko zuzenen eta one wall jokamoldeen lehiaketa parte hartzen du Euskal Selekzioak Herbehereetan, larunbatera arte.

Kazeta|31/07/2018 10:00
Euskara Frantziako Tourran ikus eta entzungai

Departamenduak, Euskararen erakunde publikoak, herriek eta Euskal Elkargoak lan egin dute euskara presente izan dadin Ezpeleta eta Senpere artean uztailaren 28an.

Xan Idiart|30/07/2018 07:05|0 commentaires
Frantziako Tourra Euskal Herrian : "gure mezua zabaldu da mundu osora"

Frantziako Tourra Euskal Herritik iragan da uztailaren 28an. Milaka euskal herritarrek horretaz ohartarazi diote munduari.

Jon ORMAZABAL|GARA
Navarra Arena, hurbilekoa bere erraldoitasunean

Navarra Arena berriaren gertutasuna, bizitasuna eta pilotaren soinua nabarmendu dituzte pilotariek.

NAIZ|16/07/2018 14:07
Irungo Gal Stadium-ean ospatuko da Realaren eta Athleticen arteko Euskal Herria Txapelaren finala

Abuztuaren 4ean jokatuko dute Euskal Herria Txapelaren finala Realak eta Athleticek Irungo Gal Stadium-ean. Arratsaldeko 18.15etan hasiko da partida eta dagoeneko sarrerak erosteko aukera dago interneten.

Annabel Symington|7K
Mendizale gehiegi eta xerpa trebatu gutxi, Everesten

Ia 350 lagunek ekin diote udaberri honetan munduko gailurrera igotzeko bideari. Ugaritu diren bidaia agentzietako batek prestatutako ibilbidea egingo dute horietako askok. Garestiagoak batzuk, eskarmentu aldetik eskakizun handirik egiten ez dutenak besteak... eztabaida sortu da mendizale askok hartzen duten arriskuaren inguruan. Pertsona hauei guztiei laguntzeko eskarmentudun xerpen falta ere azaleratu da. 90eko hamarkadan lan honetan hasi ziren asko erretiroa hartzen hasi dira eta belaunaldi berriek ikasketak egiteko aukera izan ostean ofizio arriskutsutik ihes egiten dute.

Iurre BIDEGAIN|18/05/2018 17:31|0 commentaires
Lapurdiko Arraun Taldea denboraldi berrirako prest

Emazte eta gizonezkoen taldeak aurkeztu ditu Lapurdiko Arraun Taldeak maiatzaren 18an. Lehen aldiz neskek trainerua aterako dute Lapurdiko koloreak defenditzeko. Mutilei dagokienez, iazko emaitza ederrak hobetzeko asmoarekin datoz.

Kazeta|17/05/2018 12:35|0 commentaires
Euskaraz hitz egin 6.000 metrotan

Euskal Herri osoko hamaika ikaslek Felipe Uriartek abiatutako proiektuan parte hartuko dute. Hogeita hiru eguneko ibilaldi bat burutuko dute Himalayan urrian. Euskaldunez gain, hamar sherpa ere presente egonen dira. Euskara eta sherpa gutiengo hizkuntzen arteko topaketa gauzatuko da 6.000 metrotara.

Iurre BIDEGAIN|07/05/2018 08:05|0 commentaires
Euskal presoen aldeko futbol txapelketa bat baino gehiago

Futbol 7 euskal presoen aldeko txapelketaren 15. edizioa iraganen da maiatzaren 26an. Aurten, taldeen kopuru apalagoa dela eta, Euskal Herriko kirolariei elkartasunezko ekimenarekin bat egiteko deia luzatu diete antolatzaileek.

Page 1/ 13

 

BIDEOA
Gotzon ARANBURU
Loading player...


Errusiatik kanpoko eliza ortodoxo errusiar handiena da Nizakoa. 1903an hasi eta 1912an amaitu zituzten eraikuntza lanak, hiri honetara negua igarotzera etortzen ziren nobleak eta aberatsak haien beharretarako erabili zezaten. Ordudanik aberasten joan da kanpo eta barru, eta gaur egun milaka bisita jasotzen ditu urtero, baina hala ere Cote Azur-eko errusiarren topaleku eta otoitzleku izaten jarraitzen du beste ezeren gainetik. + Nizako San Nikolas katedrala (wikipedia | FR)