KAZETA|24/09/2018 13:45|0 commentaires
Junes Casenave pastoral egilea zendu da

Apez eta idazle xiberotarra hil berri da, 94 urterekin. Betharramen eginen diote azken agurra.

HARITZ LARRAÑAGA|27/08/2018 07:28|0 commentaires
Xiberotar gazteek etxean lan egin dezaten

Joan den udaberrian "gazteei orientatzen laguntzeko" gidaliburua aurkeztu zuen Azia gazte elkarte xiberotarrak. Orain promozioa egiten ari da uda baliatuz eta haien ideia plazaratzeko xedez, herriz-herri pasatzen ari dira elkarteko kideak.

Christophe DE PRADA|mediabask|0 commentaires |
La Fête de l’espadrille sous tension

Pour la vingt-sixième année, la ville de Mauléon-Licharre fêtera l’espadrille ce mercredi 15 août.

Goizeder TABERNA|21/05/2018 11:29|0 commentaires
Armadako arrano batek haur bat erasotu du Muskildin

Oskaxeko lepoaren gainekaldean den San Antoni kaperan entrenatzen ari zen frantziar Aireko Armadako hegazti bat 5 urteko neska batengana zuzendu zen eta zauritu zuen.

Kazeta|30/03/2018 08:00|0 commentaires
Topagune bat Barkoxeko Maskaradak marrazteko

Marrazkeraz Hego Euskal Herriko marrazkilari elkarteak eta Uztaro Ateleriak apirilaren 1ean Barkoxen iraganen diren Maskaradak grafikoki islatzeko topagunea antolatu dute.

Kazeta|12/02/2018 08:39|0 commentaires
Christian Berçaits Bildoze-Onizepiako auzapeza izendatu dute

Pierre Suescunen heriotzaren ondotik, Christian Berçaits Bildoze-Onizepiako auzapeza hautatu dute otsailaren 9an.

kazeta|31/01/2018 10:00|0 commentaires
Kabaret gau bat Lurzaindiaren alde

Otsailaren 3an iraganen da Muskildin 9etatik goiti. Arrokiagako Ezkanda etxaldea erosteko baliatuko du dirua Lurzaindiak.

KAZETA|15/12/2017 17:31
Barkoxeko ahate hazlea bigarren aldiz galdezkatu dute jendarmeek

Hegazti grippeari aurre egiteko ahateak hiltzea ukatu zuen Cathy Chabalgoityk joan den udaberrian eta abenduaren 15 honetan gertakari horietaz galdezkatzeko jendarmeriara deitu du Paueko prokuradoreak.

Kazeta|27/11/2017 13:52
Pierre Suescun Bildoze-Onizepiako auzapeza zendu da

Pierre Suescun Bildoze-Onizepiako auzapez xiberotarra zendu da asteburu honetan.

Kazeta|22/11/2017 12:35
Mauleko hiltegia: auzia gibelatu dute

Mauleko hiltegiko zuzendari ohia eta lau langileen kontrako auziak azaroaren 22an iragan behar zuen. Defentsak galdetuta, auzia gibelatzea erabaki du justiziak. 2018ko martxoan iraganen da.

Page 1/ 6
ARGAZKI GALERIA
Foku


Orain Presoak dinamikak antolatutako manifestazioak 37.000 lagun bildu ditu Donostian, GARAk eta NAIZek egindako kontaketaren arabera. Espetxe politika berehala aldatzearen eta sufrimienduarekin amaitzearen beharra nabarmendu dute, eta elkarbizitzan eta bakean aurrera egiteko "denok elkarrekin" lan egiteko deia egin dute.

ARGAZKI GALERIA
Aurore LUCAS


Baionako Street Art festibalaren bigarren edizioa iragaiten ari da urriaren 17tik 21era. Bost egunez, mundu osoko hogei bat artistek beren obrak margotuko dituzte Lapurdiko hiriguneko paretetan. Ekimen artistikoak iraunen duen bitartean, hainbat ikastaro eta animazio antolatu dituzte. Halaber, Spacejunk erakundeak eta  Herriko Etxeak argazki lehiaketa bat antolatu dute festibalari buruzko irudi politena saritzeko.