Kazeta|23/10/2018 11:24|0 commentaires
Zigor urteen kondaketaren kontra agertu da Estrasburgo

Estatu espainiarrak euskal presoek Estatu frantsesean betetako zigor urteak ez kontuan hartu izana ontzat jo du Giza Eskubideen Europako auzitegiak. Iker Urbina eta Haizea Ziluaga abokatuek harriduraz jaso dute Europako Giza Eskubideen Auzitegiak jakinarazitako epaia. Erabakiari aurre egiteko bi bide mahaigaineratu dituzte: legearen erreforma edo Luxenburgoko auzitegira jotzea.

Iurre BIDEGAIN|23/10/2018 07:21|0 commentaires
“Estrasburgok gure alde joz gero, hamalau preso inguru askatu beharko lituzkete”

Estatu espainiarrak Estatu frantsesean betetako zigor urteak kontuan hartu behar dituen edo ez ebatziko du gaur Europako Giza Eskubideen Auzitegiak. Santiago Arrospide, Kepa Pikabea, Francisco Mujika eta Alberto Plazaolak egindako eskaerei buruzko iritzia bada ere, horrek eragin zuzena izanen du berrogei bat presorengan. Iker Urbina abokatuak epaiaren garrantzia azpimarratu du.

Jon Goikouria|7K
Urre Berdearen garaiaren amaiera

Jesus Javier eta Aitor Zarate anaiak, Ricardo Arrate eta Jose Antonio Lekue Euskal Herriko pinudiak jasaten ari diren kanpoko onddoen erasoaren lekuko zuzenak dira. Euskal Herrian mende bat daraman “Pinus radiata” izeneko espezie ahulari eraso dio gaixotasunak eta oraindik ez da asmatu gero eta hedatuago dagoen izurriteari irtenbidea ematen. Zer egin ? Hori da pinu-jabeek buruan darabilten galdera.

naiz|20/10/2018 09:00|0 commentaires
Nafarroa Oinez “inklusibo” bat hartuko du Altsasuk igandean

Iñigo Aritza ikastolak antolatuta, Nafarroa Oinez jaia ospatuko da igandean Altsasun. Bizi, Kanta, Txio eta Dantza guneetan banatuta, egitarau oparoa prestatu dute sakandarrek Urbasaren magala hartuko duen 4,5 kilometroko ibilbidean.

Kazeta|20/10/2018 08:55
Atxikimenduen aniztasuna azpimarratu dute larunbateko manifestaziorako

Larunbatean Donostian elkarbizitzaren alde egingo den ekitaldiak eta ondorengo manifestazioak izango duten aniztasuna txalotu dute, “pozez”, Orain Presoak dinamikako kideek.

Idoia ERASO|19/10/2018 14:15|0 commentaires
Izturitze eta Otsozelaiako harpeen aberastasuna agerian

Azken hogei urteetan Izturitze eta Otsozelaiako harpeetan egin den ikerketen emaitza aurkeztuko dute asteburu honetan Donapaleun antolatutako jardunaldian. Hitzordua Euskal Herriko paleolito garaiko aztarnategi garrantzitsuenaren ondarea ezagutzeko parada izanen da.

Iurre BIDEGAIN|19/10/2018 12:30|0 commentaires
Polemika piztu du Pausun atxilotutako gazte baten heriotzak

Urriaren 10ean Pausun atxilotutako gazte bat hiru egun berantago zendu da Baionako erietxean. Senideek borra elektrikoaren erabilpenak bihotzekoa eragin diola salatu dute. Samuel Vuelta Simon prokuradoreak, ordea, baieztatu du auzi medikuak ez duela “arrasto susmagarririk” atzeman.

Haritz LARRAÑAGA|19/10/2018 07:40|0 commentaires
Etorkinen egoera salatu dute Baionan antolatutako kanpaldian

Etorkinen egoera “jasangaitza” dela ohartarazteko kanpaldia antolatu zuen Etorkinekin kolektiboak urriaren 18an Baionan. Jean-Rene Etchegarak bidalitako gutunari erantzun ez diola salatu du taldeak. Baionako herriko kontseilua erabili zuen Euskal Elkargoari emigranteen aferan dagokion ardura eskatzeko.


Kazeta|18/10/2018 14:02|0 commentaires
Zigor Merodio eta Jon Rubenach Mont de Marsanera hurbildu dituzte

Zigor Merodio eta Jon Rubenach euskal preso politikoak Saint-Martin de Rétik Mont de Marsan presondegira lekualdatu dituzte. Bitartean, Estatu espainiarrean Karlos Apeztegia euskal preso ohia espetxeratu dute “erakunde terroristako kide” izatea leporatuta.

Kazeta|18/10/2018 13:59|0 commentaires
Nazioarteko Harreman Taldearen “agurra”: egindakoa eta egiteko falta dena agerian

Aieteko bake konferentziatik zazpi urte bete diren egun berean, Donostiako jauregian islatu da Nazioarteko Harreman Taldearen (HNT) ibilbidearen amaiera. Euskal Herrira egindako bisitan, ordezkari politiko eta instituzionalekin bilkurak egin dituzte, tartean Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariarekin.

Page 1/ 346
ARGAZKI GALERIA
Foku


Orain Presoak dinamikak antolatutako manifestazioak 37.000 lagun bildu ditu Donostian, GARAk eta NAIZek egindako kontaketaren arabera. Espetxe politika berehala aldatzearen eta sufrimienduarekin amaitzearen beharra nabarmendu dute, eta elkarbizitzan eta bakean aurrera egiteko "denok elkarrekin" lan egiteko deia egin dute.

ARGAZKI GALERIA
Aurore LUCAS


Baionako Street Art festibalaren bigarren edizioa iragaiten ari da urriaren 17tik 21era. Bost egunez, mundu osoko hogei bat artistek beren obrak margotuko dituzte Lapurdiko hiriguneko paretetan. Ekimen artistikoak iraunen duen bitartean, hainbat ikastaro eta animazio antolatu dituzte. Halaber, Spacejunk erakundeak eta  Herriko Etxeak argazki lehiaketa bat antolatu dute festibalari buruzko irudi politena saritzeko.