Iurre BIDEGAIN|22/07/2015 10:40|0 commentaires
"Disko hau gauza zaharrengandik askatzeko egin dut"

Jurgi Ekiza musikariak udazkenean bere lehen bakarkako diskoa plazaratuko du. Proiektua finantzatzeko, Karenaren plataforma bidez, Crowfunding kanpaina abiatu du. Euskaraz izanen diren hamar kantuei esker, Willis Drummonden abeslariak "barnekoa atera" eta disko pertsonal bat egitea lortu du.

 

Justine GIRAUDEL|21/07/2015 17:10|0 commentaires
Errobiko Festibala: hogei urtez sorkuntza librea taula gainera eramanez

Uztailaren 23tik 26era Errobiko Festibalak 20. urtemuga ospatuko du Itsasun. Ibilbide horretan kulturaren forma berriak asmatuz, Ezkandrai elkarte antolatzaileak betiko ohiturak mantentzen jakin du.

Kazeta|21/07/2015 15:30|0 commentaires
Euskal literatura hedatzeko nazioarteko itzultzaileak hautatu dituzte

Donostia 2016 egiturak eta Etxepare Institutuak "Itzultzaile berriak" proiektuaren baitan, nazioarteko zortzi itzultzaile hautatu dituzte. Horiei esker euskal literatura Bulgaria, Polonia edo Errusia bezalako herrietara hedatuko da.

Jon GARMENDIA|21/07/2015 10:22|0 commentaires |
Jon GARMENDIA|21/07/2015 10:17|0 commentaires |
ORTZANTZAREN ERDIAN AGERTU ZEN GAUEKO IZARRA

ZEA MAYS BILBOTARRAK EZUSTEKO GOZOA IZAN ZIREN BIARRITZEKO AGILERA ZELAIAN, ETA GEORGE EZRA INGELESAREKIN BATERA KOLOREA EMAN ZIOTEN JOHNNY HALLYDAYK POLARIZATU ZUEN GAUARI OSTIRALEKO BIG FESTIVALEKO KONTZERTU HANDIAN.

Jon GARMENDIA|20/07/2015 17:42|0 commentaires
Chedid familiak zentzuz bete zuen Big Festivaleko agertokia

Libano eta Egiptoko jatorria duten arren, Chedid familia biziki ezaguna da Estatu frantsesean, diziplina anitzetan nabarmendu diren artistez osatutako senitartea baita. Talentu handiko poetak, margolariak, idazleak eta musikariak sortu dira abizen horren abaroan.

Kazeta|20/07/2015 12:50|0 commentaires
Baztandarren Biltzarra: besta giroa garaile Elizondon

Uztailaren 19an besta giroa garaile izan da urtero Elizondon ospatzen den Baztandarren Biltzarrean. Ehunka lagun hurbildu dira eguerdiko desfilea ikustera, orotara ibarreko 17 karroza protagonistak izan dira.

Argitxu DUFAU|20/07/2015 08:10|0 commentaires
Festilasai, Biarritzeko ez ohiko festibala

Festilasaik hamargarren urtemuga ospatuko du, uztailaren 24tik 26era iraganen den edizioan. Bere ibilbidean, besta, musika, irristatze kirolak, karrikako artea eta euskararen normalizazioaren aldeko lanaren erakuslehioa bilakatu da. Ohiko festibaletik urruntzen den eskaintza Biarritzen.

Idoia ERASO|17/07/2015 22:55|0 commentaires |
Begiraleak elkartea: 80 urtez euskara eta euskal kultura sustatuz

Donibane Lohizuneko Begiraleak elkarteak 80 urte bete ditu. Sortu zenean bezala, euskara eta euskal kultura defenditzen segitzen du, "garaian bezala orain ere arriskuan delako". Arlo ezberdinak lantzen badituzte ere, euskal dantza da protagonista.

Iurre BIDEGAIN|17/07/2015 22:35|0 commentaires
Baztandarren Biltzarra, ohitura koloretsuaren desfilea

Urtero bezala, uztailaren 19an Baztandarren Biltzarraren ospakizuna iraganen da Elizondon. Ibarreko ospakizunean parte hartzen duten hamabost herrietako biztanleek beren karrozak aterako dituzte karriketara. Aldarrikapenak bere xokoa duen kolorez betetako tradizioa.

Page 73/ 80
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.