Iurre BIDEGAIN|19/05/2015 15:15|0 commentaires |
"Makila izterrean sartu zuen lasterkaria, bere txistuari esker aurkitua izan da"

Maiatzaren 16ko gauean, Euskal Trails lasterketaren Ultra Trail ibilbidea gelditua izan da. Eguraldiak inoiz baino baldintza txarragoak utzi ditu eta hori lasterkarientzat behin baino gehiagotan amets gaiztoa bilakatu da. Luzaideko suhiltzaile bolondresa den Axier Caminok, lasterkari batek sufritutako istripu "larria" kontatu du.

Kazeta|18/05/2015 14:10|0 commentaires
Manu Merin: "Heldu den denboraldian, euskal errugbiaren bi ordezkari izanen dira"

Aviron Bayonnais taldeko presidenteak heldu den denboraldian ez dela bi euskal errugbi taldeen fusiorik eginen baieztatu du. Prentsan argitaratutako "informazio faltsuak" salatzeaz gain, "mehatxuak jasan" dituela adierazi du.

 

Kazeta|15/05/2015 14:50|0 commentaires
Ipar Euskal Herriko errugbi talde baterantz
Kazeta|13/05/2015 16:00|0 commentaires
Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais errugbi taldeak elkartuak?

Biarritz Olympique eta Aviron Bayonnais errugbi taldeen fusioa geroz eta gehiago entzuten den zurrumurrua da. Mementoz bi taldeen zuzendaritzek ez dute ezer baieztatu, baina bateraketa gauzatzen bada, ekainaren 30a baino lehen erabaki beharko da.

 

Kazeta|27/04/2015 12:00|0 commentaires
Gaizka Garitanori prentsaurreko batean euskaraz erantzutea eragotzi egin diote

Eibarreko entrenatzailea den Gaizka Garitanok Almerian iragan den prentsaurreko batean euskaraz erantzun nahi izan du, baina hainbat kazetarik eragotzi egin dio. Garitanok salatik joaitea erabaki du.

Jon Leunda|27/04/2015 09:20
Larralde eta Bilbaok garaipena lortu dute

Peio Larralde eta Bixintxo Bilbaok, Hervé Etcheverry eta Baptiste Ducassouren kontrako finala irabazi dute. Bikotea partida guztian nagusi izan dira.

Charlotte DALMONT|24/04/2015 22:30|0 commentaires
Larralde eta Bilbaok finala jokatuko dute Etcheverry eta Ducassouren kontra

Apirilaren 10 eta 1an, Peio Larralde, Bixintxo Bilbao, Hervé Etcheverry eta Baptiste Ducassouk Frantziako élite pro esku pilota txapelketako finalarentzat sailkatu dira. Apirilaren 26an, igandean, Baionako Trinkete Modernoan finala jokatuko dute.

Kazeta|24/04/2015 17:05|0 commentaires
Ordizia eta Hernaniko errugbiak berriz ere Seaskaren alde jokatuko du

Apirilaren 26an, berriz ere Ordizia eta Hernaniko errugbi taldeek Seaskaren aldeko entseguak markatu dituzte. Azkenean, Hernanik garaipena lortu du: 28-35.

Charlotte DALMONT|20/04/2015 10:55|0 commentaires
David Zurutuzak euskara eta kirola lotuko duen ikastaroa eskainiko du

Errealeko jokalaria den David Zurutuzak uztailaren 6tik 10era, euskaraz izanen den futboleko ikastaro bat eskainiko du. Kanbon, hizkuntza eta kirola lotuko dituen hitzorduek entrenamenduez gain, beste hainbat aktibitate proposatuko ditu.

 

Justine GIRAUDEL|09/03/2015 10:10|0 commentaires |
Euskararen aldeko entseguak markatuko dituen partida

Euskaldunak eta bretoiak euskararen defentsarako errugbi zelai berdinean parez pare egonen dira. Korrikaren karietara, AEK-k martxoaren 21ean kirol ekitaldi hori antolatu du Baionako Jean Dauger zelaian.

Page 16/ 17
ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


S.O.S Tout-petits elkarteak antolaturik, elkarretaratze bat iragan zen ekainaren 21ean Baionan abortuaren eskubidea gaitzesteko. Ordu eta toki berean, emazteen gorputzaren kontrolaren kontrakoak elkartu ziren ere.