Kazeta|04/03/2015 11:50|0 commentaires
Baterak ezagupen instituzionalaz galdezkatu ditu hautagaiak

Martxoko hauteskundeei begira, ezagupen instituzionalaren inguruan hautagaiak galdezkatu ditu Baterak. Iragarri dutenez, erantzun guziak ikusgai izanen dira taldearen web gunean.

 

Kazeta|04/03/2015 09:36|0 commentaires
Cintharth itsasontzia enkailatu da Ziburun

Goiz huntan, Cintharth itsasontzia Ziburuko portutik hurbil dagoen hondartza baten ondoan enkailatu da. Kalte ekologikoak aztertzen ari dira eta itsasontzia eremutik aterako dute erremorkan 10.00ak alde, mareagoran.

Charlotte DALMONT eta Iurre BIDEGAIN|04/03/2015 08:00|0 commentaires
Euskara ikasteko hiztegia hutsez betea

Duela aste batzu Larousse argitaletxeak "Le Basque dans votre poche" hiztegia argitaratu du. "Gustuko zigiluak biltzeko" edo "Aitzinean eskubidea da?" bezalako adierazpenak aurkitzen dira bertan. Anitzentzat hizkuntzarekiko eta euskalzaleekiko "errespetu falda handi bat" da.

Kazeta|03/03/2015 17:10|0 commentaires
Arbola berri bat landatua Gernikan

Urtarrilean iharra zen Gernikako Arbola, eta martxoren 2an andatu dute berria. Hogeita zortzi urte iraun duen sinboloaren ordezkatzeko ekitaldian, Hego Euskal Herriko hainbat politikariek parte hartu dute.

Kazeta|03/03/2015 16:25|0 commentaires
Etxerat Europako Legebiltzarreko Lehendakari orde batekin elkartu da

Martxoaren 2an bidaiatu du Etxeratek Bruselara, Europako Parlamentuan sakabanaketaren bukaera exijitzeko. Martxoaren 3rako, ordezkariek sei bilkura antolatu dituzte goizean. Besteak beste, Europako Legebiltzarreko Lehendakari orde batekin elkartu dira.

Kazeta|03/03/2015 15:40|0 commentaires
Familien Laguntza Kutxa Pauera eramana

Familia Aferen Kutxa Nazionalak (CNAF bezala ezagutua), iragarri berri du Familien Laguntzeko Kutxa Pauen kokatuko dela. Eztabaida luze baten ondoren, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko egoitzen bateraketa Pauen gauzatuko da.

Kazeta|03/03/2015 12:10|0 commentaires
Martxoaren 6an emazteentzat kontsulta juridikoak urririk

Martxoaren 8an ospatuko den Emazteen egunaren karietara, Baionako abokatuen elkargoak emazteentzat zuzenduak eta urririk izanen diren kontsultak antolatu ditu.

@Nagore Belastegi|03/03/2015 10:10|0 commentaires
Etxerat Bruselan da sakabanaketaren bukaera exijitzeko

Martxoaren 2an Etxerateko ordezkaritza bat Europako Parlamentura bidaiatu du. Gaur eta bihar, talde politikoetako ordezkari anitzekin bilduko da, presoen senideek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketen berri emateko. Coviteren gutuna jaso dutela eta prest daudela haiekin ere bilera bat egiteko adierazi dute.

 

Kazeta|03/03/2015 08:05|0 commentaires
Etchebestia: ontasun higiezinen jabetza baino haratago

Martxoaren 2an, Baionako Auzitegian Ortzaizeko Etchebestiaren etorkizunaz eztabaidatu zuten. Garbi elkarteak Baionako diozesari eraikuntza eman nahi dio eta horren truke erraberritze lanak eginen lituzkete. Elkarteko Grazi Etchebeherek ekimena salatu du epaileen aitzinean. Aferaren inguruko erabakia apirilaren 13an hartuko da.

Gara|02/03/2015 17:15|0 commentaires
Hendaia Euskaraz: aisialdia eta hizkuntza lotuko dituzten hitzorduak

Martxoaren 3an, asteartearekin Hendaia Euskaraz 6. edizioa hasiko da. Egun ezberdinetan proposatuko dituzten ekimenek aisialdia eta euskara lotuko dute. Hitzaldiak entzuteko paradaz gain, mendia eta musika izanen dira garaile.

Page 365/ 388
ALBISTEA IRUDITAN
Azken agurra Patrick Oçafraini
Guillaume FAUVEAU


Eritasun baten eraginez maiatzaren 12an zendu zen Patrick Oçafrain pilotariaren ehorzketak iragan dira asteazken honetan Baigorrin. Elizara sartzerakoan, ohorezko lerroa egin diote bertara hurbildutako pilotariek. Leku eskasa dela eta, lagun anitzek kanpoan gelditu behar izan dute.

 

ARGAZKI GALERIA