Kazeta|12/05/2015 10:40|0 commentaires
Zazpi auzipetuen sententziaren kontrako manifestazioa Gasteizen

Maiatzaren 17an, Gasteizen manifestazio nazional batek zazpi gazte independentistei ezarritako sententzia salatuko du. Horietariko lau atxilotu zituzten eta beste hiruak atxilotzeko agindua dute.

Naiz|11/05/2015 15:40|0 commentaires
Euskal Memoriaren dokumentazio gunea, sarean

Saretu du jada Euskal Memoria Fundazioak 1960tik gaur arte gatazka politikoaren ondorioz hil diren 500 pertsona biltzen dituen dokumentazio gunea.

Kazeta|11/05/2015 12:35|0 commentaires
Hazketaren inguruko zine-eztabaida gaualdia

Maiatzaren 11an, Hazketa 2010 elkarteak zine-eztabaida gaualdi baten bidez hondakindegiaren inguruko informazioa eskainiko du. Hitzorduan, Gipuzkoako "Zero hondakin" politikaren arduradunek parte hartuko dute.

Oihana Llorente Arretxea|11/05/2015 10:45|0 commentaires
Umeak eta heriotza

Bizitzaren txanponaren beste aurpegia da heriotza, sarri, baina, ahantzi eta beste alde batera begiratzen dugu. Are gehiago umeak direnean galdezka datozenak. Heriotza hortxe dagoela azaltzea aholkatzen dute adituek, baita dolu prozesuetan partaide egitea ere, umeek heriotzaren jabetza, kontzientzia eta onarpena lor dezaten.

Iurre BIDEGAIN|10/05/2015 17:35|0 commentaires
Agintari politikoek Kaskarotenearen alde «borrokatutakoak» omendu dituzte

Herri Urratseko hasierako ekitaldiak agintari politiko, hautetsi, auzapez eta euskaltzaleak bildu ditu. Seaskak bizi duen hazkundea azpimarratzeaz gain, Ikastolen Elkarteko presidentea den Koldo Tellituk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko buru den Martin Garitanok Kaskarotenearen aldeko «borrokan» aritu direnen lana omendu dute.

Kazeta|10/05/2015 15:25|1 commentaire
Ikastolak sostengatzeko urratsak bilduak Senpereko aintziran

Eguraldi onak bat egin du Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestarekin: Herri Urrats. Egunean zehar Senpereko aintziran musika, dantza eta aldarrikapen giroa garaile izan da.

Arantxa MANTEROLA|08/05/2015 23:25|0 commentaires |
Bil ta Garbi: 2020ra bitarteko erronkak finkaturik

Hondakin gutiago sortu, gehiago birziklatu eta ahalik eta gutien lurperatu. Horratx Bil ta Garbiren lan ardatzak 2015-2020 epealdirako. Lau egitasmo estrategiko zehaztu ditu bide horretan.

Kazeta|08/05/2015 13:15|0 commentaires
Euskaraz bizitzeko aldarrikapena eginen duen mendi ateraldia

Maiatzaren 9an, Sarako Gaztetxeak, Olhain ikastolak, Har Hitza elkarteak eta Euskal Herrian Euskarazek, Saratik Larrunera joanen den mendi ateraldia antolatu dute.

Kazeta|08/05/2015 11:48|0 commentaires
Adostutako konponbiderako bide orria osatzeko prest agertu da ETA

Maiatzaren 8an Gara egunkarian argitaratutako agiriaren arabera, Euskal Herriak bizi duen gatazkaren ondorioei konponbide kontzertatu bat zehazteko prest dela dio ETAk.

GARAn argitaratua|08/05/2015 10:46|0 commentaires
Page 364/ 412
BIDEOA


Baionako Etxepare Lizeoan ehunka gazte atera ziren karrikara Altsasuko gazteen alde. Oraingoan, Espainiako Auzitegi Gorenak auzia aztertu zuen egunaren bezperan etorri zitzaien elkartasuna Lapurdiko hiriburutik.

ARGAZKI GALERIA
 Errepikak martxan Aiherrako kabalkadarako
Guillaume FAUVEAU


Aiherrako kabalkadarako errepika orokora irailaren 15ean egin zen herriko frontoian. Belzuntze elkartearen eskutik, aihertarrek gisako beren lehen ikusgarria presentatuko dute irailaren 22 eta 29an, 16:00etatik aitzina pilotalekuan. Egitarauan dantza, antzerkia, makilariak, musika, bertsolariak eta azken kantu bat sartu dituzte. Lehentasuna euskara eta euskal kulturari emanen diote.