Kazeta|22/04/2015 17:10|0 commentaires
Zazpi taldek garaipena lortu dute EHrZ lehiaketan

Aurtengo EHrZ lehiaketan zazpi taldek festibalean jotzeko parada irabazi dute. 20. urteurrena ospatuko duen edizioa iragan baino lehen, apirilaren 24an Kanbon populazio gutxituei buruzko zinemaldia hasiko da.

 

Kazeta|22/04/2015 11:55|0 commentaires
Amatxi: Euskal Herrian "informazio informala" eskainiko duen fanzina berria

Apirilean Ipar Euskal Herrian argitaratutako Amatxi fanzina berriaren ezaugarriak honakoak dira: "euskarazkoa, librea, urririk, komertzialik gabekoa eta herrikoia". Mementuz, "informazio informala" eskainiko duen euskarria mediateka eta liburutegietan banatuko da.

Iurre BIDEGAIN|22/04/2015 10:00|0 commentaires
Epaileek urgentziazko errekurtsoa errefuxatu diote Oier Oari

Oier Oak urgentziazko errekurtso bat jarri du Saint-Germain-en-Layen asignatua izan ondoren bizitzen duen egoera salatzeko. Berehalako epaileek bere kasuan "urraketarik" eta "urgentziarik" ez dagoela kontsideratu dute.

Kazeta|21/04/2015 15:45|0 commentaires
AHT: Tours-Bordele ibilbidearentzat baztertutako 26 milioietatik, 14 milioi "desagertuak"

Bizi ACBAko lehendakaria den Jean-René Etchegarayekin bildu da Tram'Bus proiektu berria aipatzeko. Ingurumenaren aldeko taldeak egitasmoak lurraldearen garraioaren egoera hobetuko duela ondorioztatu du. Horrekin batera, aldiz, Tours-Bordele AHT ibilbidearentzat baztertutako 26 milioi euroetatik, 14 milioi gelditzen direla jakin du.

Kazeta|21/04/2015 12:30|0 commentaires

Apirilaren 18an, goizeko 05.00ak aldera, 94 urteko emazte bat bortxatua izan da bere etxean, Biarritzen. Erasotzailea ez da atxilotua izan eta gaur egun inkesta irekia da.

Argitxu DUFAU|21/04/2015 11:35|0 commentaires
Dassault enpresako langileak soldaten negoziaketaren kontra

Beste behin ere, Angeluko Dassault enpresako langileak soldaten negoziaketaren kontra mobilizatu dira. Nahiz eta enpresaren lan kopurua emendatzen den, buruzagiek soldatak blokatzen dituzte eta ez dute lanpostu berririk sortu nahi.

@belastegi|20/04/2015 16:01|0 commentaires
Deitutako senideak ez dira deklaratzera joanen

Etxeratek jakinarazi duenez, etxean zein telefonoz Guardia Zibilarengandik Intxaurrondoko eta La Salveko kuarteletara deklaratzera joateko zitazioa jaso duten senideak ez dira agertuko. Gaurtik hilaren 29ra bitartean deitu dituzte lekuko bezala deklarazioak egiteko, baina ez diete zehaztu zein kausagatik den, nahiz eta senideek uste duten abokatuen atxiloketen harira dela.

Iurre BIDEGAIN|20/04/2015 13:50|0 commentaires
Errobi artamendu zentroa sostengatzeko topaketa

Itsasuko artamendu zentroko langileek inguruko hautetsiekin topaketa bat antolatu dute, apirilaren 24an. Errobi zentroaren inguruan kontraesanak eta zalantzak baizik ez direla adierazi dute eta horregatik "argitasuna" aldarrikatzeaz gain, populakuntza eta agintarien sostengua eskatu dute.

Iurre BIDEGAIN|20/04/2015 08:20|0 commentaires |
Ortzaizen elkarlanetik sortutako ate irekierak

Maiatzaren 1etik 3ra Ortzaizeko artisauen herrixkan kokatutako lantegiek beren ateak irekiko dituzte. Bosgarren edizio huntan, enpresen bisitak antolatzeaz gain, hitzordua euskalgintzaren eta tokiko ofizioaren erakusleihoa izanen da. 

Arantxa MANTEROLA|18/04/2015 06:55|0 commentaires
Eurohiriko elkarbizitzari buruzko gogoetak gazteen eskutik

Eusko Ikaskuntzaren gerizpean, 22 gazteez osatutako talde batek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren eremuan geroaz eta elkarbizitzaz hausnarketa eta diagnosia egin ditu. Ekarpen zehatzak ere mahaigaineratu ditu, erakundeek ez ezik gizarteak ere eragile beharko lukeela adierazita.

Page 360/ 403

 

ARGAZKI GALERIA
Euskarabentura


Arabari agur esan eta datozen lau egunetan Gipuzkoako lurretan ibiliko da euskararen espedizioa. Barnealdeko Donejakue bidea jarraituz Iruneraino helduko da.