Joseba AURKENERENA|17/11/2016 16:15|0 commentaires
Marie-Clémence Richard printzesa larraintarra

IRITZIA- Idazleak Larrainen sortu zen Marie-Clémence Richarden bizia aipatu du artikuluan. Bere senide batzuen ibilbidea oroitarazteaz gain, Richard Louis-Lucien Bonaparte nola ezagutu zuen aipatu du. 

Kazeta|15/11/2016 10:25|0 commentaires
ELEKA, hausnarketarako sail berria

KAZETA.EUSek atal berri bat du: ELEKA. Bertan, Ipar Euskal Herriko hainbat kazetari, idazle, irakasle edo eragilek beren hausnarketak plazaratzeko parada dute. Mota askotako gaiei buruz elekatzeko aukera ematen dute.

Franck DOLOSOR|14/11/2016 15:25|0 commentaires
Herria eta hizkuntza

IRITZIA- Kazetariak Xalbadorren heriotzaren urtemugarentzat egin omenaldiei buruz hausnartu du. Bere iritziz "erdal herrietan omenaldi ikusgarriagoak antolatzen dituzte". Gurean, ordea, "Madonnak erabakitzen du nork merezi duen aipamena eta argia".

Ttitto BETBEDER|10/11/2016 15:07
Aie Aie Aie Kamarada, nola aldatu(tzen)(ko) diren gauzak…

IRITZIA- Betbederrek bere lehen ekarpenean ondorengo galdera pausatu du: "Euskal Herri baten kontzeptua (eta hasiz kultura arloan, politikoa aipatu gabe) aitzinatu ote dea? Edo aitzinatuagoak ginen 'lehen'?".

Erramun BACHOC|07/11/2016 17:05|0 commentaires
Euskal Elkargoa eta euskararen bihurgunea

Soziolinguistak bi urrapide luzeren bidegurutzean garela erakusteko xedea du bere artikuluan, hots, euskalgintzarena eta herrigintzarena. Horretarako, hainbat arlo jorratu ditu; besteak beste, euskarak izango lukeen presentzia elkargo bakarrean.

Ixabel ETXEBERRIA|04/11/2016 15:20|0 commentaires
Mikropolitika

Irakasleak gaurkotasunezko adibideak agerian utziz makro politikaren hainbat adibide agerian utzi ditu. Etxeberriaren iritziz, makro politika horri aurre egiteko euskarri eta ahal guti ditugun arren, proiektu tipien garaia da. "Bakoitza bere eremuan gure nortasuna bizirauteko proiektuetan lan egiteko" mementoa da.

Maite UBIRIA|31/10/2016 17:29|0 commentaires
Valonia

Kazetariak Valoniako legebiltzarrak CETA hitzarmenean izan duen jokamoldeaz hausnartu du. Bere aburuz, eredugarria izan behako litzateke, batez ere Euskal Herriko herritarrentzat. "Valoniak mahai-gainean eman duen kolpeak, euskal herritarroi, iratzargailu gisa balio beharko litzaiguke".

Joseba AURKENERENA|31/10/2016 15:20|0 commentaires
Kattalin Salaberri antzerkizalea Urruñan omendurik

Idazleak urriaren 29an Urruñan ospatu zen Antzerkizale Egunaren berri eman du. Ekimenean nola iragan zen azaltzeaz gain, aurtengo saria jaso duenari buruzko xehetasunak plazaratu ditu: Kattalin Salaberri.

Erik ETXART|27/10/2016 15:17|0 commentaires
Arrimua

Erik Etxartek Joseba Sarrionandiaren idatzi bat oinarritzat hartuz, "libertatia" eta zoriontasunari buruz hausnartu du. "Libertitatea" eta zoriontasunaren arteko errima batek Sarrionandiaren barne gogoeta bat islatuko luke? "Giltza orekan izan liteke, egun oroz bila gabiltzan oreka aldakorrean, inguruan dauzkagunekin batzuetan lotuz eta besteetan haiengandik urrunduz", dio Etxartek.

Page 14/ 14
ALBISTEA IRUDITAN
Azken agurra Patrick Oçafraini
Guillaume FAUVEAU


Eritasun baten eraginez maiatzaren 12an zendu zen Patrick Oçafrain pilotariaren ehorzketak iragan dira asteazken honetan Baigorrin. Elizara sartzerakoan, ohorezko lerroa egin diote bertara hurbildutako pilotariek. Leku eskasa dela eta, lagun anitzek kanpoan gelditu behar izan dute.

 

ARGAZKI GALERIA