Kazeta|26/04/2019 13:53|0 commentaires
Langabezia-tasa apaldu da Euskal Herrian

Aurtengo lehen hiruhileko datuen arabera, Euskal Herriko landabezia-tasa %9,09ra jaitsi da, Gaidengiak jakinarazi duenez. Orotara, 137.000 langabe daude Euskal Herrian.

Kazeta|26/04/2019 07:35|0 commentaires
Maiatzaren 1a: indarrak batzeko urrats berria

Hainbat eragile sozialekin batera, LAB eta CGT sindikatuak lehen aldiz elkarrekin mobilizatuko dira Langileen Nazioarteko Egunean.

Maite UBIRIA|23/04/2019 14:07|0 commentaires
Zerbitzu publikoen aldeko elkarretaratzea Hendaian

Ogasun bulegoaren eta hondartzako posta bulegoaren hetsierak arrangura piztu du Hendaiako herritarren artean. Hurbileko zerbitzuak atxikitzearen alde sorturiko kolektiboak elkarretaratze bat antolatu du apirilaren 24rako.

Kazeta|23/04/2019 13:50|0 commentaires
Mondragon Brexitarekin kezkatua

Mondragon Korporazioko nazioarteko presidenteak, Oskar Goitiak, baieztatu du epe laburrera ondorio txarrak izan ditzakeela Brexitak. Hala ere, etorkizuna ikusten dio merkatuari.

Maite Ubiria|22/04/2019 14:50|0 commentaires
 Hendaiakoop herriko etxearen babesarekin  estrainatua

Kotte Ezenarro auzapeza buru zuen Herriko Etxearen ordezkaritza anitzak hartu du parte, gaur eguerdian, Hendaian bere ateak zabaldu dituen Hendaiakoop denda kolaboratiboaren irekitze ekitaldian. Portu karrikako 127 m²ko lokal batean plantatu da.

Kazeta|17/04/2019 13:56|0 commentaires
Euskal kooperatibak FARCeko gerrillari ohiak formatzen

Mondragon Korporazioak formazio batzuen bidez FARCeko gerrillari ohien birgizarteratze plan baten baitan parte hartzen du. 2016ko bake akordioen ondotik, 2020rako helburua haietako lau mila lanera itzuli ahal izatea da.  

Kazeta|12/04/2019 10:55|0 commentaires
Igandeko lanaz eztabaida izanen da Baionan

Euskal Herria Bai mugimendu ezkertiar abertzaleak “Igandeko lana, ze erronka jendartearentzat?” galderaren inguruko konferentzia bat antolatu du apirilaren 13an Baionan.

Maite UBIRIA|05/04/2019 07:50|0 commentaires
Baionako Ospitaleko Erreanimazio Zerbitzuko langileak mobilizatuak

Baionako Ospitaleko zuzendaritzak bederatzi lanpostu kentzeko asmoa du. Hori dela eta, CFDT sindikatuak deituta, greba mugimendu bat abiatzea erabaki dute Ospitaleko Erreanimazio Zerbitzuko langileek.

Kazeta|03/04/2019 14:05|0 commentaires
Osoko bilkura berritu du Euskal Herriko Laborantza Ganbarak

Berriki departamendu mailako ganbaren hauteskundeak iragan ondotik, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere osoko bilkura arraberritu du martxoaren 29an. Urrats hori Euskal Herrirako laborantza politika eta egiturak aldarrikatzeko baliatu du.

Maite UBIRIA|01/04/2019 11:01|0 commentaires
Beren aldarrikapenei eutsi diete txaleko horiek Hendaian

Txaleko Horiek justizia sozialaren aldeko aldarrikapenak kalera atera zituzten Hendaian martxoaren 30ean. Orotara, 300 bat lagun elkartu ziren hiriko karrikak zeharkatu zituen mobilizazioan.

Page 2/ 54
ARGAZKI GALERIA
Naiz


Hego Euskal Herriko herriko etxeen auzapezak hautatu dituzte udalbatzetan. Ekainaren 15eko goizean hasi ziren, eta arratsaldean izan ziren azken bozak. Zerrenda bozkatuena izan zen hautatua askotan, lehen indarrari alkatetze kentzeko itunak ere funtzionatu zuten zenbaitetan eta sorpresarako tarterik ere izan zen hainbat herritan.

ARGAZKI GALERIA