Kazeta|11/12/2018 13:53|0 commentaires
Maddi Zubeldiaren disko berriaz gozatzeko parada Ziburun

Heldu den abenduaren 14an Maddi Zubeldiak kontzertua eskainiko du Ziburuko Baltsan elkartean. “Zimurrak baleki” disko plazaratu berria aurkeztuko du.

Kazeta|11/12/2018 07:00|0 commentaires
“Anitza, baikorra eta arrakastatsua” izan da aurtengo Durangoko Azoka

Durangoko Azokaren 53. edizioa “anitza, baikorra eta arrakastatsua” izan dela aipatu dute antolatzaileek. “Borobila” izan den azokak aurreikuspenak gainditu dituela goraipatu dute. Orotara, 115.000 lagun baino gehiago bildu dira Durangora. 2019ko abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Azokaren 54. edizioa.

Idoia ERASO|08/12/2018 14:00|0 commentaires
Bi “Elementu” berri Kalakan taldearen eskutik

“Elementuak” proiektuaren baitan, berrargitalpen bat eta kolaborazio disko bat argitaratu ditu Kalakan taldeak. Lankidetza Mongoliako Alexandre Arkhincheev-ekin batera egin du, heldu den urtean musikariarekin batera egingo duten birari begira. Horrez gain, hirukotearen lanak ekoizten dituen Saroia elkartea lehen aldiz beste talde batekin ere ariko da lanean, Berçaits anaiekin.

Amaia Ereñaga|7K
«Garai batean oso gaizki ikusita zegoen guk egiten dugun hau... eta nire etxean oraindik ere bai!»

Bata, Xabi Solano (Hernani, 1978), azken bi hamarkadetan gure musikagintzan etengabeko presentzia izan duen sortzailea da. Bestea, Josune Arakistain (Lastur, 1996), bera ere trikitilaria, beste belaunaldi baten ordezkaria da.

Iurre BIDEGAIN|07/12/2018 06:50|0 commentaires
“2020ko Xilaba banakakoa izanen da eta irudi luke, 2022koa taldekakoa izanen dela”

Xilabaren balorazio baikorra plazaratu du Bertsularien Lagunak elkarteak. Parte hartzaile zein publikoaren artean sorturiko giro goxoa arrakastaren seinale da. Horiek horrela, bilana ondoko egunetan egingo badu ere, Xumai Muruak aurreratu du 2022ko txapelketa taldekakoa izanen dela, berriz ere.

Idoia Eraso|05/12/2018 13:49|0 commentaires
Ipar Euskal Herriko argitalpenak ere Durangoko Azokan

Euskal Kultur Erakundea eta Gerediaga elkartearen arteko lankidetzari esker, aurten ere Ipar Euskal Herriko sorkuntzek Durangoko azokan parte hartuko dute. Ekimen kulturalean egonen diren argitalpenen %10a Ipar Euskal Herritik dator.

Jon GARMENDIA|03/12/2018 14:06|0 commentaires
Mattinsalto taldea garaile Xilabako taldekoan

Ortzi Idoate, Amets Arzallus, Hodei Renteria eta Naia Sascok osatutako Dilindan taldea eta Xumai Murua, Aitor Servier, Ellande Alfaro eta Pantxika Solorzanok osatutako Mattinsalto lehiatu ziren Baigorrin iragan zen Xilabako finalean. Mattinsalto taldeak lehendabiziko aldiz taldeka jokatu den txapelketa irabazi zuen.

Kazeta|03/12/2018 07:00|0 commentaires
Euskarazko filmak ez dira zinema guzietan ematen

“Jainkoak ez dit barkatzen” filmaren Ipar Euskal Herriko itzulia joan den azaroaren 24an hasi zen. Zinema gela gehienetan pasatzen ari bada ere, Baionako L’Atalante eta Biarritzeko Royalek filma ematea errefusatu dute. Gastibeltza Filmak etxeko ekoizleek ulertezintzat jo dute erabakia.

Kazeta|30/11/2018 07:00|0 commentaires
Xilabaren azken errima sorta Baigorrin

Xilaba bertsulari txapelketaren finala ospatuko dute Baigorrin abenduaren 1ean. “Mattinsalto” eta “Dilindan” taldeak buruz-buru arituko dira arratsaldeko 18.00etatik aitzina.

Kazeta|22/11/2018 15:30
Mikel Laboa omentzeko emanaldiak, bere heriotzaren 10. urteurrenean

Abenduaren 1ean hamar urte beteko dira Mikel Laboa kantari eta musikaria zendu zela. Urteurrenaren karietara, Ipar Euskal Herrian hainbat ikusgarri eta ekitaldiren bidez kantari donostiarra omenduko dute.

Page 1/ 70
ARGAZKI GALERIA
Isabelle Miquelestorena


Gobernuaren erreforma berrien kontra mobilizatu dira Ipar Euskal Herriko ikasleak abenduaren 11n. Goizean goizetik Baionako fakultatea blokatu dute eta horrez gain, Bernat Etxepare lizeoko ikasleek ere ekimena burutu dute ikastetxeko atarian. 10.00etan gazte andana batek Baionako karriketatik gaindi ibili den protestan parte hartu du.

EUSKAL HEDABIDEAK

Loading player...


Herritarrak, ingurumena, etxebizitza eta ekonomia nola uztartu? Euskal Hedabideek lurralde antolaketaren "korapiloa" aztertu dute. Kazeta.eus, Euskal Irratiak, Iparraldeko Hitza, Herria eta Kanaldudek abenduaren 13an argitaratuko dute erreportaia.