Iurre BIDEGAIN|21/01/2015 13:16|0 commentaires
Odol bilketaren sentsibiliazio kanpaina Baigorrin

US. Nafarroa galdeginik eta Biarritzeko odol zentroak antolaturik, bihar odol bilketa bat antolatu da Baigorrin. Errugbi taldeko jokalari bat gaixotasun bat duenez, sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi nahi izan dute odol bilketaren garrantzia azpimarratzeko.

Argitxu DUFAU|21/01/2015 08:45|0 commentaires
Prokuradoreak sei urteko zigorra eskatu du I.Oxandabaratzentzat

Intza Oxandabaratz "ETAko kide izateagatik" epaitua izan zen eta ezarri zuen helegitea gaur aztertu dute Parisen. Prokuradoreak lau urteko zigorra eskatu du eta bi urteko balioztapen zigorraren aplikazioa. Deliberioa martxoaren 18an jakinen da. Gaur 19.00etan elgarretaratzea eginen dute Donibane Garaziko herriko etxearen aitzinean.

goizeder taberna|17/01/2015 15:00|0 commentaires
EHLGren hamar urteak aitzurra eskuan jorraturik

Euskal Herriko Laborantzaren hamar urteetaz gain, Mixel Berhocoirigoinen kargu uztea ospatu dute Ainhiza-Monjelosen, urtarrilaren 17an.

Goizeder Taberna | KAZETA|17/01/2015 15:00|1 commentaire
EHLG-ren hamar urteak aitzurra eskuan jorraturik

Euskal Herriko laborantza ganbararen hamar urteetaz gain, Mixel Berhocoirigoinen kargu uztea ospatu dute Ainhiza-Monjelosen, urtarrialren 17an.

Iurre BIDEGAIN|17/01/2015 14:00|1 commentaire
Auzi politikoen bukaera exijitu dute 1600 pertsonek Donibane Garazin

Libre Baxe Nafarroak sustengu komiteak antolatua eta “Intza, Aurore eta beste guziak libre” lelopean, 1600 pertsona mobilizatu dira Donibane Garazin. Herriko etxetik abiatutako martxak, herriaren "ihardotze eta galdeen entzunarazi" ditu: "demokrazia, bakea, adierazpen askatasuna, justizia eta jendetasuna".

Iurre BIDEGAIN|16/01/2015 08:40|0 commentaires
"Nahi duzu posta bulego bat Baigorrin?"

Baigorriko posta bulegoa arriskuan da. Duela hilabete batzuk herritarrek zerbitzua desagertzearen mehatxua bizi dute, eta hori, hor lan egiten duten zazpi pietunak ekainean Donibane Garaziko Postara joanen direla jakitean emendatzen da. Hanbait herrik martxoko hauteskundeetan herritarren artean gaiari buruzko galdezketa egitea erabaki dute. Hau izanen da pausatuko duten galdera: "nahi duzu posta bulegoa Baigorrin?". Gaur Urepele, Banka, Aldude eta Baigorriko herriek publikoki iniziatiba aurkeztuko dute.

Iurre BIDEGAIN|15/01/2015 08:35|0 commentaires
"Borroka armatua bukatua denean, arriskutsua bilakatu niz?"

Intza Oxandabaratzen auzia urtarrilaren 21ean iraganen da. Bere bikotea, Julen Mujika abenduaren 11n aske gelditu ondoren, hilabete bat izan dute familiaren eredua ezagutu eta bizitzeko. Heldu den larunbatean, Intza Oxandabaratz, Aurore Martin eta beste epaituen aldeko manifestazioa eginen da Donibane Garazin.

Kazeta|14/01/2015 22:30|0 commentaires
Madrileko auzia, urtarrilaren 29rat atzeratua

Aurore Martin, Haizpea Abrisketa eta beste 33 militante abertzaleren auzia, azkenean, urtarrilaren 29an izanen da. Aste huntako atxiloketen ondotik, abokatarik gabe gelditu ziren auzipetuek prozedura gelditzea galdegin zuten.

Kazeta|14/01/2015 16:35|0 commentaires
EHLG: hamar urte laborantzaren alde borrokan

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hamar urte betetzen ditu. Heldu den urtarrilaren 17an, nekazaritzaren alde egindako ibilbidea ospatuko da Ainhiza Monholosen. Urteurrenarekin, Mixel Berhocoirigoin lehendakariak lehendakaritzaren erreleboa pasatzeko parada ikusi du.

Kazeta|13/01/2015 13:45|0 commentaires
Uztaritzeko euskara ofizialaren ebazpena urtarrilaren 27an ezagutuko da

Uztaritzeko Herriko etxearen kontrako auzia gaur iragan da Pauen. Atzo herriko euskararen ofizialtasunaren inguruko txostenak argitaratu zen eta gaurkoan, azken aldian gertatu ez zena, txostengile publikoak bat egin du idatzitakoarekin. Epaileak erabaki du urtarrilaren 27an ebazpena iragarriko duela.

 

Page 21/ 22
BIDEOKLIPA
Xiberoots
Loading player...


Xiberoan sortutako Xiberoots reggae taldeak G7 goi bileraren aurkako abesti eta bideoklip hau zabaldu du.

ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


Lehen aldiz, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 28tik 30era. Elkarteko kideak zein laguntzaileak muntaketan buru belarri dabiltza ostiralerako dena prest uzteko helburuz. Kontzertuek, dantza ikusgarriek zein tailerrek programa aberatsa osatuko dute aurten.