Kazeta

Espainiako Vueltak trabak sortuko ditu Ipar Euskal Herrian

Heldu den irailaren 4an Espainiako txirrindulari itzuliko etapa Donapaleutik atera eta Dantxarinean bukatuko dela eta, hainbat eskola garraio bertan behera gelditu eta hondarkindegiak hetsiko dituzte.

Dantxarinean kokatuko da Espainiako Vueltaren 11. etaparen helmuga. (Iñigo URIZ)
Dantxarinean kokatuko da Espainiako Vueltaren 11. etaparen helmuga. (Iñigo URIZ)

Espainiako Vueltak Ipar Euskal Herriko errepideak zeharkatuko ditu irailaren 4an, asteazkenarekin. Donapaleutik atera eta Dantxarinean bukatuko da txirrindulari lasterketa espainiarreko hamaikagarren etapa.

Euskal Elkargoak jakinarazi duenez, eskola garraiorik ez da izanen herri hauetarantz: Donapaleu, Maule, Atharratze, Larzabale, Donazaharre, Donibane Garazi eta Baigorri. Bernart Etxepare lizeotik 4249. zenbakian itzultzen diren ikasleek ere ezingo dute Amotzeko eskolan, Helbarrunen, Santa Katerinen eta Portuan gelditu. Heldulekua Senpereko Gantxikiko geltokia izanen da.

Bestetik, Donazaharreko hondarkindegia 12:00etatik aitzina hetsi eginen dute eta Atharratzekoa berriz, 12:30tatik 15:00etara.