Baionako bestetako Karrikaldia prest da

Uztailaren 25etik 28ra Lapurdiko hiriko bestetan Karrikaldiak izanen duen egitaraua ezagutarazi dute jada. 16:30tatik aitzina, ekitaldi kultural ezberdinek Jacques-Portes plaza girotuko dute.

Kazeta|22/07/2019 14:10|0 commentaires
Guz_baionako-bestak_haurrak_karrikaldia_imiquelestorena06
Karrikaldiak euskal kulturaren adierazpide ezberdinak eskainiko ditu. ©Isabelle MIQUELESTORENA

Baionako Jacques-Portes plaza arraberritua prest da hamalaugarrenez Karrikaldia errezibitzeko. Uztailaren 25etik 28ra arte egunero, arratsaldetik gauera arte euskal kulturari loturiko eskaintza zabala izanen da Baionako bihotzean.

Hiriburuko Leinua dantza eskolak estreinatuko du aurtengo Karrikaldia, egun berean Gura Show ikusgarria ere izanen delarik. Biharamunean, ostiralean, makilari txapelketa jokatuko da. Ondotik Kartsuki taldearen folk musika entzun ahalko da eta 21:30tatik landa Amikuzeko txarangak hartuko du plaza girotzeko ardura.

Nafarroako Jotak uztailaren 27an larunbatarekin entzungo dira eta baita Elizagoien ahizpen kantuak ere. Azkenik, igandean Orai Bat, Bost Axola eta Rita Mutxikok hetsiko dute aurtengo Baionako bestetan bereziki euskal kulturarentzat prestaturiko egitaraua.

INFOS ASSOCIÉES