Kazeta

XVIII. mendeko Senpere eta euskara mintzagai

Xabier Elosegik XVIII. mendeko euskarazko 68 idatzi berreskuratu eta garai hartako Senpere eta euskara ezagutarazteko liburu bat osatu zuen. Lapurdi 1609 elkartearen eskutik mintzaldia eskainiko du ekainaren 27an.

15 liburuez gain, Lapurdi 1609 elkarteak urteotan "Iduzkilore" antzezlana ere sortu du.
15 liburuez gain, Lapurdi 1609 elkarteak urteotan "Iduzkilore" antzezlana ere sortu du.

Lapurdi 1609 elkarteak “Senpere (eta Lapurdiko) euskara XIII. Mendean” mintzaldia antolatu du heldu den ekainaren 27an. Arratsaldeko 19:30tatik aitzina herriko mediatekan Xabier Elosegik garai hartako notario dokumentuetan atzemandako euskarazko 68 testuz osatu zuen liburua aurkeztuko du. Egundaino aurkitu izan den testu kopururik handiena da.

Testu horiei esker Senpereko bizitza nolakoa zen garbiago ikusten ahal dela adierazi du elkarteak, hots, orduko jendartea, familia, etxeak edota lana. Liburua lehen aldiz presentatuko da Senperen, bertako mediatekarekin eta besta komitearekin elkarteak duen lankidetzari esker.

Bestalde, Lapurdi 1609k jakinarazi duenez, 2008tik gaurdaino argitaratu dituen 15 liburuen kopia bana mediatekaren esku jarriko du, “urte hauetako ekoizpena herriari eskaintzeko”.