Kazeta

Huntza, Anje Duhalde eta beste hamaika artista Baionako musikaren bestan

Ekainaren 21ean ospatuko den Musikaren Bestarako egitarau zabala proposatu dute Baionan. Hip-hop, rock eta beste musika nahasketa ainitz entzun ahalko dira Baiona Handiko, Baiona Ttipiko eta San Izpirituko karriketan.

Huntza taldeak Merkatuko plazan bilduko den jendea dantzan jarriko du.
Huntza taldeak Merkatuko plazan bilduko den jendea dantzan jarriko du.

Baiona prest da ekainaren 21ean Musikaren Bestaren 22. edizioa hartzeko. Jazza, rocka, hip-hopa, musika tradizionala, elektroa edo klasikoa, dantza eta koruak... Orotara 50 artisten doinuaz gozatu ahalko du Lapurdiko hiriburura hurbiltzen denak. Horien artean Huntza taldeak gaueko 21:00etan merkatuko plazan joko du eta Anje Duhaldek berriz, 21:30tan Paul Berten.

Haiz Egoa, Baiona Kantuz eta Buhaminak koruak eta Belatza Jacques-Portesen ezarriko den eszenara igoko dira eta Tremplin Bayonne Live 2019 lehiaketako irabazle izan den Rodeo talde gipuzkoarra 20:30tan arituko da Paul Bert plazan.

Zizpa gaztetxearen eskutik ere, arratsaldeko 18:00etatik aitzina Patxa plazan kontzertua iraganen da, Bokale Brass Band, Julii Sharp, Lulu Swing, The Red Hot Nipples eta Dj Unitil Ben taldeekin.

Ekainaren 21eko egitarau osoa hemen klikatuz ikus daiteke.