Kazeta

Tinduak erakusgai eta salgai Kanbon, Integrazio Batzordearen alde

Brigitte Massonde “Ttantta” margolariaren eta bere lagunen obrak Kanbon erakutsiak izanen dira maiatzaren 25etik ekainaren 8ra Kanbon. Lanen salmenta osoki Integrazio Batzordearentzat izanen da, ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolaratzea laguntzeko.

Integrazio Batzordea sustengatzea da Ttanttaren erakusketaren xedea. ©Isabelle Miquelestorena
Integrazio Batzordea sustengatzea da Ttanttaren erakusketaren xedea. ©Isabelle Miquelestorena

Kanboko Assantza gelak maiatzaren 25etik ekainaren 8ra Brigitte Massonde Ttanttaren eta lagunen margolanak hartuko ditu publikoari erakutsiak izateko. Obrak salmentan jarriko dira eta bertatik ateratzen den emaitza osoki Integrazio Batzordeari emanen zaio. Gisa horretan, artistek ekarpena egin nahi dute ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolaratzea laguntzeko.

Erakusgelako ateak asteartetik larunbatera izanen dira idekiak, arratsaldeko 14:00etatik 18:00etara, Mendekosteko ostegunean barne. Estreinaldia berriz, ekainaren 1ean izanen da, larunbatarekin, arratsaldeko 17:30ean.