Josu Urrutikoetxea atxilotu dute

Polizia frantsesak Josu Urrutikoetxea atxilotu du maiatzaren 16an Sallanchesen, Frantziar Estatuko Alpeetan.

Kazeta|16/05/2019 09:00|0 commentaires
Capture_d%e2%80%99e%cc%81cran_2019-05-16_a%cc%80_09.06.54
2002 urteaz geroztik ihesean zegoen Josu Urrutikoetxea. ©J.L/ Foku

Josu Urrutikoetxea ETA erakundeko arduradun historikoa izandakoa atxilotu du polizia frantsesak maiatzaren 16an. Frantziar eta espainiar segurtasun indarren arteko operazioa goizeko lehen orduetan iragan da Sallanchesen, Savoia Garaia eskualdean.

Urrutikoetxea ihesean zegoen 2002az geroztik. Baionan atxilotua izan eta, lehen aldiz kondenatu zuten 1989an. Hamar urtez preso egon zen eta Espainiar estatutik kanporatu zuten. Ondotik, Euskal Herritarrok alderdiaren legebiltzar kidea izan zen Gasteizen 2002ra arte.

2010ean eta 2017an zazpi eta zortzi urteko presondegi zigorretara kondenatu zuen justiziak. Azken epaiketan, 2011 eta 2013 urteen artean ETA erakundeko nazioarteko egituraren arduraduna izatea akusatu zuten. 

Josu Urrutikoetxea ETAren desegitearen agiria irakurri zuen kideetariko bat izan zen, 2018ko maiatzaren 3an.

INFOS ASSOCIÉES