Diru kanpaina bat euskal gatazkari buruzko film batendako

Euskal gatazkaren 80 urte erakusten dituen lana hiru formatutan banatua izanen da: zineman, interneten eta telebistan. Thomas Lacoste da egilea.

Kazeta|03/05/2019 06:50|0 commentaires
Capture_d%e2%80%99e%cc%81cran_2019-05-02_a%cc%80_10.13.41
Bake Bideako presidentea den Anaiz Funosas filmaren parte hartzaileetariko bat da. (Pantaila-argazkia)

"L’Hypothèse démocratique". Horrela deituko da Thomas Lacoste zinemagilearen ondoko lana. Muntaketa lanean dihardu oraindik, baina jadanik proiektua bukatzeko diru kanpaina bat abiatu dute. Hiru formatutan aurkeztua izanen da: zineman, interneten eta telebistan.

250 oren baino gehiago ditu grabatuak egileak. Nazioarte mailako pertsonalitateak agertuko dira, Kofi Annan, Brian Currin eta Raymond Kendall, besteak beste. Arnaldo Otegi, Jesus Eguiguren, Jean-René Etchegaray, Anita Lopepe eta Max Brisson agintari politikoek parte hartu dute ere.

Gatazka armatuan parte hartu duten beste hainbaten testigantzak bilduko ditu lanak. Peixoto eta Antton (Eugenio Etxebeste) entzuten ahalko dira. Josu Urrutikoetxea ere agertuko da artxibo iruditan.

Telebistako lana 52 minutuko dokumental bat izanen da. Konfliktuaren azken hamarkada landuko du. Zinemako film luzeak Espainiako gerra zibiletik honako historia kontatuko du. Interneteko plataformak aldiz, pedagogia helburu bat ukanen du. Hain zuzen ere, diru kanpaina zinema eta interneteko formatuak laguntzeko abian da.

Nola lagundu ?

•    Emaitza bat eginez :
–    Internet bidez filmaren webgunean (ordainketen segurtasuna Paypal bidez bermatua).
–    Txekez : "L’Hypothèse Démocratique - Sister Prod"-en izenean. Txekeak igortzeko helbidea : Sister Productions, 10, rue d’Enghien, F-75010 Paris.
•    DVDa aitzinetik erosgai, 20 eurotan.  
–   Internet bidez (ordainketen segurtasuna Paypal bidez bermatua).
–    Txekez : "L’Hypothèse Démocratique - Sister Prod"-en izenean. Txekeak igortzeko helbidea : Sister Productions, 10, rue d’Enghien, F-75010 Paris.
•    Proiektua eta sostengu diru-bilketa kanpainaren berri emanez norbere inguruan.

Teaser L'Hypothèse Démocratique VOSTFR from La Bande Passante on Vimeo.