Kazeta

“G7 fan club” ekimenak manifestazioa deitu du Biarritzen

Mobilizazioa heldu den maiatzaren 11n eginen da, goizeko 11:00tan Biarritzeko Kasinoaren ataritik abiaturik.

Otsailean Biarritzeko Clemenceau plazan egindako ekitaldia. © Guillaume Fauveau
Otsailean Biarritzeko Clemenceau plazan egindako ekitaldia. © Guillaume Fauveau

Ironiaz beterik, “G7 abian da, Macron eta Venauc babes ditzagun” lema hedatu du bere Twitter kontuan “G7 fan club” ekimenak. Txio hori baliatu du heldu den maiatzaren 11n Biarritzeko Kasinoaren ataritik 11:00tan abiatuko den mobilizazioa iragartzeko.

“Klub” honek ehunka txaleko horiren aitzinean joan den otsailean ekitaldi satiriko bat egin zuen Biarritzeko erdigunean, zeinean G7 gailurraren alde diren hainbat ordezkari antzeztu zituen.