Kazeta

Ozeanoak babesteko engaiamendua hartu dute Biarritzen

Biarritzeko Ostalaritza Eskolako ikasleek ingurumena babesteko laguntza eman nahi dute. Martxoaren 23an, Surfrider Fundazioarekin batera, Milad hondartza garbitzeko ekimena antolatua izan da. Parte hartzeko deia egin dute.

Biarritzeko Ozeanoaren Hirian finkatu dute martxoaren 23ko hitzordua. © Surfridereurope
Biarritzeko Ozeanoaren Hirian finkatu dute martxoaren 23ko hitzordua. © Surfridereurope

Biarritzeko Ostalaritza Eskolako Ikasleen Bulegoak (BDE) kutsaduraren kontrako engaiamendua hartu nahi du. Ildo horretan, Surfrider Fundazioarekin lankidetzan, martxoaren 23an hondarkinen bilketa bat eginen dute. Hitzordua goizeko 10:00etan emana da, Biarritzeko Ozeanoaren Hirian.

Ekimenaren xedea da ozeanoetako eta hondartzetako kutsadurari buru egin eta ahalik eta hondarkin gehien biltzea. Parte hartzaileei eskuzorroak eta poltsak banatuko zaizkie eta hondarkinak bildu ahala pisatu eta sailkatu eginen dira. Ekimenari giro atseginean bukaera emateko, hondartzan berean hamaiketakoa eskainiko dute.