Chronique
 
Jakes Bela, Mauleko euskaltzale oparoaren atsotitzak

IRITZIA- Jakes Belak egindako lanaz hitz egin du Joseba Aurkenerenak. Batez ere, Mauleko euskaltzaleak idatzi zituen atsotitzeak bildu ditu Eleka sailean duen txokoan.

Joseba AURKENERENA|28/02/2019 06:40|0 commentaires
Fotoefectos.com__final_3289687173155035176_
Joseba Aurkenerena iruditan.

Jakes Bela Maulen sortu zen 1586. urtean. Eliza erreformatuko kide zenez, oztopo handiak gainditu behar izan zituen Okzitaniako Tolosan legegizon ikasketak egin ahal izateko. Ikasketak burutu ondoren, Lestarreko Gorteko abokatu izatera iritsi zien. Euskaltzale handia izan zen eta baita idazle oparo eta naroa ere. Euskal hiztegi bat eta euskal gramatika bat idatzi zituen. Tamalez, gaur ez ditugu ezagutzen. Horretaz gain, frantsesez idatziriko bi eskuizkribu utzi zituen. Tablettes izenekoan, eta entziklopedia moduan aurkezturik, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak landu zituen. Bigarren eskuizkribuan Zuberoako foruei buruzko iruzkin eta zehazkizun aberatsak jaso zituen. Bestelako lanak ere egin zituen, halanola, zuzenbideari buruzko hainbat idatzi eta atsotitz sorta eder bat. Aipatu sorta horretan berrogeita bost atsotitz bildu zituen, denak zubereraz. Segidan emanen ditut.

    Aipa dezadan, Jeanne-Fhilippe Bela, Belako Zalduna ezizenaz ezagunagoa izan zena, Jakes Belaren birbiloba edo arra-arrasemea izan zela. Maulek, 2018ko udan, jokatu zuen pastoralaren süjeta edo pertsonaia izan zena. Baina hau, beste historia baten kontua da.


Atsotitz sorta:

1.- (H) Azitik bihia eta zuretik ezpala.
2.- Aseak gosea ez daküsa.
3.- Aurten amore zaharragatik ez düt ütziren zaharra.
4.- Aztürügaitzari hona hügü.
5.- Bat milaren, eta ez mila baten.
6.- Besta hona, bezperatik.
7.- Bizitze gaitzak hil nahia.
8.- Bidean berho, xoriendako.
9.- Bi etxetako horak, zaria gora.
10.- Borontateak zendua gal.
11.- Zahar nendin, zora nendin.
12.- Zaldi madarikatuak biloa lein.
13.- Iazko ohoinak diren aurtengoen ürkazale.
14.- Kontseilua saparpeko, gero ere agerrizko.
15.- Kriketz eri, kriketz sendo.
16.- Daküsanak gure beztia, eztakike gure beharra.
17.- Ekar badezak orekin, ükenen dük jaurekin.
18.- Eltzoak usurik gaitz.
19.- Elizatik hürranena, paradisutik ürrünena.
20.- Emazte ederra bordeleko, gizon ederra ürkabeko.
21.- Errümera zuenak, lekuia gal.
22.- Ez horak zahia jan, ez oiloer ützi.
23.- Ez honun bati botz, ez gaitz bati hotz.
24.- Ez derragüla zoin hüretarik edanen dügün.
25.- Gabiak, aharra.
26.- Gartzia, Gartzia. Gaixto batak ditzagük bertzia.
27.- Gosea bera jaki.
28.- Haltzez matraz honik ez.
29.- Hil hadi, lai dadi.
30.- Hil üstegabearen gaineko ezkoa, karioenik.
31.- Hobe da laido labürra ezen ez damü lüzea.
32.- Hobe da nekezia ezi ez soberania.
33.- Hona bere gaitzareki.
34.- Jauriko presentak esküa ondoan.
35.- Jandone Justik hegalak busti.
36.- Lehenak bi eskü.
37.- Min düenak bularra jo.
38.- Nahi eta nagi.
39.- Nor da hire etsaia? Ene ofiziokoa.
40.- Ore hona dühürü bila dakiala.
41.- Orga gaiztoenak karrankarik handiena.
42.- Orhiko xoria, Orhin laket.
43.- Otsoa nolako, ümea halako.
44.- Pikak gara-gara, ümeak hala-hala.
45.- Ez nahi ahal düdana; ez ahal nahi düdana.