Kazeta

Casting berri bat “Akelarre” filmerako

Laster hasiko da “Akelarre” filmaren errodajea eta ekoizleek aktoreak eta figuranteak xerkatzen dituzte. Pablo Agüerok zuzendutako filma 1609 urteko Euskal Herrian kokatuko da.

“Akelarre” filma 1609 urteko Euskal Herrian kokatuko da.
“Akelarre” filma 1609 urteko Euskal Herrian kokatuko da.

“Akelarre” filmak XVII. mendeko sorginen historia kontatuko du. 1609an, besta baten biharamunean Amaia atxilotua izanen da eta Euskal Herriko eta beste hainbat lekutako emazteentzat zorigaitzeko jujea izan zen Pierre de Lancrek sorginkeria leporatuko dio.

Filmerako xerkatzen dituzten bost pertsonen ezaugarriak jakinarazi dituzte: bisai “azkar eta pixka bat arraroa” duen 30 eta 40 urteko emaztea; 65 eta 80 arteko emazte euskalduna; “bisai bereziko” 20 eta 30 urte arteko gizon euskalduna; “bisai azkarreko” 40 eta 50 urte bitarteko gizonezko euskalduna eta 60 urteko beste bat.

Interesatua den orok bere hautagaitza posta elektronikoz (nathaliecasting@gmail.com) bidali behar du. Mezuan izen osoa, posta kodea, bizilekua, telefono zenbakia, sortze data eta herritartasuna adierazi behar dira, argazkiak atxikitzearekin batera.