Kazeta

Mugaz gaindiko hirigintza hitzarmena izenpetu dute

Mugaz gaindiko metropoli-eremu bat sortzeko xedez, atlantikoko eta Pirinioetako hirigintza agentziak eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko hainbat erakundek hitzarmen bat izenpetu zuten 2018ko hondarrean.

Nathalie Motsch atlantikoko eta Pirinioetako hirigintza agentziaren (Audap) presidentea.
Nathalie Motsch atlantikoko eta Pirinioetako hirigintza agentziaren (Audap) presidentea.

Nathalie Motsch atlantikoko eta Pirinioetako hirigintza agentziaren (Audap) presidenteak “gure lurraldearentzat aukera handi baten” gisa aurkeztu zuen. Izan ere, joan den urte bukaeran Audap-ek eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat erakundek lankidetzan aritzeko hitzarmena izenpetu zuten.

“Gure buruari galdegin beharko diogu Baiona eta Donostia arteko lotura nola eginen den”, erran zuen Motsch-ek. Mahaiaren gainean Abiadura Handiko Trenaren afera gatazkatsua izanen dute, turismoarena bezala. Halere, proiektuak aztertzeko bildu aitzin, EAE-ko garapen departamenduaren gisako entitateek behaketa fase bat idekiko dute.

“Geografikoki hiru hiri nagusiren artean kokaturik gaude: Tolosa, Bordele eta Bilbo. Testu hau beharrezkoa zen”, nabarmendu nahi izan zuen Audap-eko presidenteak. Mugaz gaindiko lankidetza DNA-n dutela eta EAE-ko gobernuak ikuspegi hori partekatzen duela ere gaineratu zuen: “elkarrekin eta bereziki bihar lan egiteko suhartasun bat bada”.

EAE-rekiko lankidetzaz harago, Audap-ek Nafarroa eta Aragonekin mugaz gaindiko kartografia bat eratzea aztertuko du. Helburua europar programen markoaren baitan gai komunak identifikatzea litzateke.