Kazeta

Euskal Elkargoa ezagutzeko mintzaldia Hendaian

Baleak elkarteak udazken honetarako antolatu solasaldien baitan, azaroaren 29an, ostegunarekin, Euskal Elkargoari buruzko mintzaldia iraganen da Iker Elizalde hautetsi abertzalearen eskutik. 2019ko urtarrilaren 1ean bi urte beteko ditu Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoko instituzioak.

Peio Etcheverry-Ainciart salbu, bai Iker Elizalde baita Pascal Lafite eta Philippe Aramendi ere, Herri Elkargoko delegatu abertzaleak dira. © Isabelle MIQUELESTORENA
Peio Etcheverry-Ainciart salbu, bai Iker Elizalde baita Pascal Lafite eta Philippe Aramendi ere, Herri Elkargoko delegatu abertzaleak dira. © Isabelle MIQUELESTORENA

2017ko urtarrilaren 1ean sortu zen Euskal Hirigune Elkargoa, Ipar Euskal Herria subjektu bakar gisa hartzen duen instituzioa, 158 herritako hautetsiz osatua. Baina instituzio berri bat izatean, ez ezagutza handi bat izaten da eta galdera ainitz sortzen. Zein dira bere eskumenak? Zein da bere buxeta? Nola hautatzen dira ordezkariak? Zenbat ganbara ditu?

Galdera garrantzitsu hauek eta beste batzuk argitzeko, Iker Elizalde EH Baiko kide, Hendaiako hautetsi eta Euskal Elkargoko delegatuak mintzaldia eskainiko du, azaroaren 29an, arratsaldeko 19.30ean, Hendaiako Baleak elkartean.

Udazkenean egin solasaldien lehen itzuliari bukaera emanen dio eta abenduan bilana egin ondotik, hurrengo solasaldi saioak urtarrilean berrabiatuko dituela iragarri du Baleak elkarteak.