Kazeta

Hondarkinen murrizketa: aste bat aldaketa bizkortzeko

Azaroaren 17tik 25era hondarkinak murrizteko Europar Astea iraganen da. Euskal Herrian ere, hondarkinen sortzea gutitu eta ohidurak aldatzeko deia egina da.

“Zure gauzak trukatu” gisa izendaturiko ekimena Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoko ikasleek parte hartuko dute ere.
“Zure gauzak trukatu” gisa izendaturiko ekimena Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoko ikasleek parte hartuko dute ere.

Jakina da egungo eredu ekonomiko eta soziala ez dela jasangarria eta sakon aldatzea premiazkoa dela. Desafio horretan, hondarkinak murriztea biziki garrantzitsua da. Jendarteak oro har gero eta kontzientzia gehiago badu ere, oraindik aldaketa handi bat gertatu beharko da. Ildo horretan kokatzen da hondarkinak murrizteko azaroaren 17tik 25era eginen den Europar Astea.

Deialdi hau aukera ezin hobea izaten ahal da kontzientzia hori emendatzeko eta bereziki neurriak plantan emateko, bai herritarren, bai eragile nahiz instituzioen aldetik. Dela etxean, lanean, bulegoan, eskolan edo erosketak egiterakoan, eguneroko ekintza zehatzekin ohitura desegokiak alda daitezke.

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan Bil Ta Garbi sindikatuak, 24 eremu iragankor eskaintzen ditu. Besteren artean, zinema, elkarteetako lokal, kirol talde, saltegi edo instituzioetan aurki daitezke gune hauek. Leku hauetan gauzak eman edo hartzen ahal dira, bigarren bizi bat emateko, zikin ontzietara bota beharrean.

“Zure gauzak trukatu”

Ingurumen ekimenerako Euskal Herriko zentro iraunkorra (CPIE Pays Basque) ere aste horretan mobilizatuko da. Horrela, azaroaren 24an kontzientziazio egun bat antolatu du, Baigorriko Plaza Xoko gelan. “Zure gauzak trukatu” gisa izendaturiko ekimena Donibane Garaziko Frantsesenia lizeoko ikasleekin lankidetzan eginen da. Finean, eman eta trukatzeko aukera, gauzak bota beharrean.

Egitarau osoa ikusteko hemen klikatu.