Kazeta

Larunbatean izanen dira Aitor Sarasuaren ehorzketak

Itsasuko elizan eginen diote azken agurra bertsulariari, goizeko 11etan. Berrogei eta hamar urteren bueltan zendu da, aspalditik zuen eritasun baten ondorioz.

Aitor Sarasua, artxiboko argazki batean. © Gaizka IROZ
Aitor Sarasua, artxiboko argazki batean. © Gaizka IROZ

Aretxabaletan 1967an sortua, Itsasun bizi zen aspaldi Aitor Sarasua. Bertan hil zen atzo, urriaren 14ean. Luzaz pairatutako gaixotasun batek eraman du. Familia ondoan zuela hil da, eta ehorzketak larunbatean izanen dira, goizeko 11.00etan, Itsasuko elizan.

Gazte hasi zen bertsulari, bere anaia Jon bezalaxe, eta bertsularitzari lotua segitu zuen urtetan, bertsu eskolan edo, jada Ipar Euskal Herrian, Bertsularien Lagunak elkartean. Jon Anaiarekin ‘Fauna txiki bat bertso berritan’ kaleratu zuen, bertsuak eta musika uztartuz.