Kazeta

Casting deialdi berri bat film luze baterako

Ane eta Peio Ezpeletan kokaturiko amodiozko film luzerako bigarren casting deialdia abiarazi dute. Lau aktore xerkatzen dituzte. Frogak urriaren 29tik 31ra eginen dira Baigorriko Plaza Xoko gelan.

Frogak urriaren bukaeran eginen dira Baigorriko herrian. ©Gaizka Iroz
Frogak urriaren bukaeran eginen dira Baigorriko herrian. ©Gaizka Iroz

La Fidèle Production Lapurdiko ekoizleak castinga antolatu du Ane eta Peio izeneko film luzerako. Hautagaiek urriaren 29tik 31ra eginen dituzte frogak, Baigorriko Plaza Xoko gelan.

Ezpeletan kokatua den amodiozko filma euskarazkoa izanen da eta xerkatzen dituzten lau aktoreak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberokoak izatea galdegingo da.

Lau protagonistentzat profilak hauek dira: 2009-2011 artean jaiotako mutil eta neska bana; 28-32 urte arteko gizonezkoa; eta 45 urtetik goiti dituen emaztea.

2019an Euskal Herrian filmatuko da Ane eta Peio eta Lara Izagirrek zuzenduko du. Izagirrek beste film batzuetan parte hartu izan du, horien artean Kea (2011), Greenland (2012), Larroxa (2013), Sormenaren bide ezkutuak (2013) eta Un otoño sin Berlin (2015).

Hautagaiek datuak casting@lafideleproduction.com e-mailera bidali behar dituzte.