Kazeta

Euskal Selekzioa eta Venezuelaren arteko partidarako sarrerak salgai

Euskal Selekzioa eta Venezuelak urriaren 12an jokatuko duten futbol partidarako sarrerak salgai daude astearte honetatik aitzina. Hamabi eta hogeita bi euro artean balioko dutela azaldu dute ekimenaren antolatzaileek.

Mendizorrotzan, neurketa jokatuko den zelaian, egin dute aurkezpena. (@GARA_jvivanco)
Mendizorrotzan, neurketa jokatuko den zelaian, egin dute aurkezpena. (@GARA_jvivanco)

Urriaren 12an Euskal Selekzioa eta Venezuela aurrez-aurre jarriko dituen neurketaren aurkezpena egin dute astelehen honetan Mendizorrotzan, neurketa hartuko duen zelaian, Naiz atariak azaldu duenez.

Bertan azaldu dute partida ikusteko sarrerek 12 eta 22 euro artean balioko dutela eta hauek gaurtik aurrera egonen direla salgai.