Kazeta

Irulegiko sotoaren ate irekierak irailaren 9an

Irulegiko sotoak bere ateak irekiko ditu irailaren 9an. Goizeko 10.00etatik aitzina, arno ekoizleek beren sotoak ezagutaraziko dituzte jastaketa, animazio eta topaketen bidez. Soto guztietan artista eskultore zein margolariek beren obrak erakutsiko dituzte.

Herri anitzetako sotoak ezagutzeko parada eskainiko dute ekoizleek. (Gotzon ARANBURU)
Herri anitzetako sotoak ezagutzeko parada eskainiko dute ekoizleek. (Gotzon ARANBURU)

Irulegiko sor-markako arnoak omenduak izanen dira heldu den igandean. Izpura, Baigorri, Irulegi, Jatsu eta Lasako mahastizainek beren sotoak erakutsiko dizkiote publikoari. Egun osoan zehar animazioak proposatuak izanen dira sotoetan.

Soto bakoitzak bere egiteko moldeak azalduko ditu bisiten bidez. Ekoiztutako arnoa jastatzeaz gain, etxaldeen produktuak ere jaten ahalko dira. Horrez gain, 10.30tatik aitzina sor-markaren denda berria ezagutzen ahalko da Baigorrin. Bertan arno jastaketa ikastaro bat antolatua izanen da goizean, baita eguerdian ere.

Etxalde bakoitzaren egitaraua hemen ikusgai.