Bi urte pasa eta, Korrika Euskal Herrira itzuliko da 2019an. Apirilean lurralde osoa zeharkatuko du. Euskararen aldeko ekimena prestatzen hasia da jada AEK. Hain zuzen ere, Korrikako bideoklipa grabatuko du irailean eta bertan agertuko diren lagunen bila dabil.
Spot-aren "protagonistak" baita extrak ere xerkatzen ditu. Bideoklipa hiru egunez grabatuko dute: irailaren 11, 13 eta 17an. Azaldu dutenez, protagonistek egun pare batean grabatuko dute eta extrek bakar batean.
Halaber, breakdance dantzariei ere parte hartzeko deia luzatu die AEKk.
Parte hartu nahi dutenek ondoko helbidera mezu bat zein argazki bat bidali behar dute: esan@aek.eus.
Pays Basque
"Erakunde berrian ere gure aldarrikapenen alde egingo dugu lan"
Pays Basque
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Pays Basque
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Pays Basque
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Culture