Kazeta

Sanferminetako bost erasotzaileak baldintzapean aske utziko dituzte

Nafarroako Justizia Auzitegiak baldintzapeko askatasuna eskaini die Sanferminetako bost erasotzaileei. 6.000 euroko bermea ordaindu beharko dute.

Nafarroako Justizia Epaitegian burututako mobilizazioa. (Iñigo URIZ/FOKU)
Nafarroako Justizia Epaitegian burututako mobilizazioa. (Iñigo URIZ/FOKU)

2016ko uztailaren 6an neska gazte batek pairatutako erasoa dela eta kondenatutako bost erasotzaileak baldintzapean libratuko dituzte. Ekainaren 18ko auzi saioaren ondotik, epaileek defentsaren eskaera onartu eta behin behineko epaia agertu arte aske gelditzea erabaki dute. 6.000 euroko bermea ordaindu beharko dute bost gizonek horretarako.

Astean hiru aldiz beren herrietako auzitegietara joan beharko dira, Europa Press berri agentziak zabaldutakoaren arabera. Epaiak dioenez, ezingo dira Madrilgo Erkidegora sartu. Oroitarazi behar da biktima bertakoa dela. Halaber, pasaportea kendu eta, Estatu espainiarreko mugetatik ateratzea debekatu diete.

Epaia apirilean jakinarazi zuen Nafarroako Auzitegiak. Epaimahaiaren aburuz, Sanferminetako gau hartan ez zen indarkeriarik egon. "Sexu erosoa" izan ordez, "abusua" izan zela zioten epaileek. Hori dela eta, bederatzi urteko presondegi zigorra agindu zien.